Gasteizko magisteritzako 4 ikasle gara eta hau da gure bloga !!Bertan eskegiko ditugu astero zenbait hezkuntzari buruzko hausnarketa.
2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena
Murrizketen aurrean alternatibak bilatzen
Gizartearen gehiengo bati eragiten dio hezkuntza murrizketak. Honen aurrean, badira alternatibak bilatzen saiatzen diren lekuak. Honen eredu da Sevilla hiriko San Pablo auzoan burututako jarduerak.
Bertan, IES Las Aguas izeneko eskola bat itxi nahi izan da murrizketak direla medio. Argazkian azaltzen den bezala murrizketa hau 4512 irakasle lanik gabe usten ditu.
Auzoak, gurasoak, ikasleak eta irakasleak honek dakarren ondorioak ikusita antolakuntzari ekin diote eta murrizketen aurrean geldirik ez geratzea erabaki dute. Horrela, eskolan sartu eta hau okupatzea erabaki dute, jada hasi egin zuten kurtsoari jarraipena emanez.
Honekin batera, azken urte hauetan eskola honek jasandako baldintzak salatzea erabaki dute hainbat kexa emanez, hala nola, aldagelen egoera edo material falta ikaragarria.Eskola hau hirugarren munduko hezkuntzarekin konparatzera ere heldu dira.
Argazki hau erakusten digunez, murrizketak denei eragiten digute, baina honen eragina gogorragoa da auzo txiroetan non hezkuntza publikoari garrantzi handia ematen zaion. Hau auzo elkartu baten errealitatea da non alternatibaren bitartez hezkuntza duin baten alde borrokatzen den, argi dutelako gazteak hezkuntzarik gabe ez dutelako etorkizun handirik izango.
Hau da gaur egungo errealitatea. Ikaslego osoa mobilizatzen ari da edozein ingurutan alternatibak bilatzen eta herriaren haserrea erakutziz. Batzuk manifestazioak, itxialdiak, paroak, grebak... egiten dituzte murrizketei erantzun bat bilatu nahian baina gure ustez, murrizketen aurrean eman daiteken erantzun eraginkor eta azkarrenetako bat persona hauek burututako okupazioa da.
2013(e)ko azaroaren 8(a), ostirala
Erasmus bekak
Hona hemen Wert ministroaren beste oparietako bat. Oraingo honetan zera dio: Erasmus bekak ezabatu egingo direla, ezin dugula gastu hori ordaintzen segi. Honek zer esan nahi du, ba ikasle asko ez direla beste herrialdetara joango han bere gradua ikastera, garestiegia baita. Beti bezala diru gehiegi ez dutenei egiten die kalte neurri hauek, baina hau ez da berria.Hau da, ikasle konpetiboak eratu nahi dituzte baina horretarako ez dute dirurik eman nahi. Hau da, beste herrialdetara joan nahi duten ikasleei ez diete inolako laguntzarik emango.
Baina jada badakigu nolako den gobernu hau. Ez zaie inporta edozertan murrizketak egitea, bai hezkuntzan eta baita medikuntzan ere. Eta gaur egiten diren murrizketak etorkizunean ere ondorioak edukiko dituzte. Hau da, etorkizuneko irakasleek zaila edukiko dugu lan bat lortzeko murrizketa hauek ez badira gelditzen. Jada zaila bada, imagina ezazue nolakoa izango den horrela segitzen badute. Erasmus beken kasua edo beste beken kasuak hasiera bakarrik dira, eta ez badugu ezer egiten azkenean ezertarako ikasten egongo gara, ez baitugu inoiz lan bat lortuko.

Tratu txarrak eskolan
Tratu txarrak, Bullying-a izenarekin ere ezagutua, ohikoa bihurtu da gaur egungo eskoletan. Badirudi azkenaldi hontan ikasleen jarrerak bortitzago bihurtu direla arazoa detektatzeko zaia bihurtu delako eta hartzen diren neurriak eskasak direlako . Ikasleek badakite nola, nori eta noiz egin Bullying-a irakasleen edo gurasoen belarritara ez ailegatzeko. Gainera mehatxuak ohikoak dira Bullying-a jasartzen ari den pertsona isilpean jarrai dezan.
Baina noiz hasten dira kasu hauek ematen eta nork jasaten ditu tratu txar hauek? Normalean eskolan ematen da, batez ere nerabezaroa hasten denean eta ohikoena da mutilen artean ematea. Bullying-a bai fisikoki bai psikologikoki eman daiteke.Tratu txar hauek jasaten dituen pertsona "desberdina" da normalean, besteak bezalakoa ez dena. Pertsona honek ez du lagunik hari defendatzeko eta bakarrik sentitzen da. Muturreko kasuetan umea bere burua mesprexatzen du eta munstro bat dela ere pentsatzera ailega daiteke.
Azkenaldietan suizidoak Bullying-a sufritzen hari diren pertsonen artean normala bihurtu da. Pertsona hauek laguntza eskatzen dutenean eskolari, gizarte-zerbitzuari edo irakasleari ez dute erantzunik jasotzen. Gurasoak normalean galduta daude eta ez dakite nola erreakzionatu. Azkenean bere semea eskolaz aldatze hautatzen dute. Zoritxarrez hau ez da konponbide erangikor bat, seguru aski egoera berdina errepikatuko delako beste eskola batean.
Orduan nola konpondu arazoa? Metodo eraginkorrenak gurasoekin kontaktatzea, irakasleak parte hartzea ikasleari ahal den neurrian laguntzeko eta bullying-a egiten dutenei zigor handiak jartzea dira. Adibidez ikasleen jarrera notetan islatzea, etorkizunean lanbide bat bilatzerakoan aurretik egindakoaren ondorioak pairatzeko.

2013(e)ko azaroaren 4(a), astelehena
ETENGABEKO FORMAKUNTZARI BURUZKO IKUSPEGI OBJEKTIBOA
Jakina da gaur egun etengabeko formakuntzak duen garrantzia. Hau da, gaur egun, nahiz eta gradu bat eduki, jende askok bere ikasketak jarraitzen ditu, bai masterren bidez, eta baita beste gradu batzuen bidez ere. Gaur egun normala da pertsona batek bi gradu edukitzea edo lan heziketako bi kurtso. Eta zergatik egiten dute hau? Gaur egungo lan merkatuak etengabeko formakuntza eskatzen duelako, eta horrela, lana aurkitzeko aukera gehiago daudelako.
Adierazgarria da jakitea emakume gazteenak direla gehien formatzen diren pertsonak. Datu hau aztertzeko kontuan hartu behar da ere hezkuntzan aritzen diren portzentai altuena emakumeena dela. Beraz, datu honek ez du hainbesteko esangurarik.
Aurreko guzti hau aplikagarria da hezkuntza mundura. Hau da, irakasleak etengabeko formakuntzan egon behar dira, bai graduondoko masterrak eginez eta baita hizkuntzak ikasiz ere, besteak beste. Honek, hezkuntzaren aberastasuna dakar eta hezkuntza horren kalitatearen hobekuntza. Honekin zera esan nahi dugu, irakasleak hobeto formatuak badaude, ikasleek ere formakuntza hobea jasoko dute. Beraz, irakasleen formakuntzak eragin zuzena dauka ikasleengan. Formakuntza honen adibiderik garrantzitsuena hizkuntzetan aurki dezakegu. Duela 10 urte, adibidez, ez zen ingelesa jakitea beharrezkoa; gaur egun berriz, hizkuntzak funtsezkoak dira hezkuntzan, eta horren adibide da eredu trilinguista. Baina hizkuntzen adibidea ez da adibide bakarra. Gaur egun adibidez, eskola kontzertatuetan, erlijiioari buruzko kurtso bat egitea eskatzen da. Formakuntza formala alde batera utzita ere, esan beharra dago irakaslea etengabeko formakuntzan dagoela egunero zerbait ikasten duelako bere ikasleengandik. Hau da, formakuntza formala garrantzitsua da, baina askoz gehiago ikasten da esperientziaren bidez, klase batean egonez, umeekin kontaktuan eta ez bakarrik liburu baten aurrean.
Erakundeen ikuspegitik, esan beharra dago badaudela hainbat azpiegitura irakasleen artean etengabeko formakuntza hau sustatzeko. Alde batetik "Irale" bazalako zentruak antolaturiko ikastaroak aurki ditzakegu, irakasleen euskara maila igotzeko. Bestetik "Garatu" programak eginiko ikastaroak ere eurkitu ditzakegu, arlo asko hartzen dituena. Irakaskuntza munduaz kanpo ere badaude horrelako klaseak, udalak antolatuak. Hauek denak doainik dira. Honetaz aparte, noski, kutso pribatuak badaude, ordaindu nahi duenaren eskura.
Azkenik eta bukatzeko esatea ez dagoela iturri esanguratsurik, baina batenbat badago hala nola, hemen click eginez aurkituko duzuen web orria. Honkin lotuta ere dokumentu hau irakurtzea aberasgarria izan daiteke.

Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)