Jon Marin etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Jon Marin etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Autoebaluazioa: Zer ikasi dut ?

Ikasgai honetan hainbat lan egin izan behar ditugu, eta lan hauek eginaz beste hainbat gauza ikasi ditugu ere. Niri dagokidanez, lan bakoitzarekin ikasitakoa aztertu baino lehen, gustatuko litzaidake esatea ikasgai honek, generalean gauza bat irakatsi didala beste guztien gainetik: Irakasle izaten, irakasle bezala pentsatzen alegia. Unibertsitatera sartzerakoan ikaslea nintzen, eta ikasle baten antzera pentsatzen nuen; gaur egun ere banaiz ikaslea, baina egindako lan guztiei esker eta irakaslearen intsistentziari esker (berak beti esaten zigun irakasle ikuspegitik egiteko lanak, eta ez ikasle ikuspegitik) ikasle-pentsaera hori alde batera uztea lortu dut, eta lanak irakasle baten perspektibatik ikustea lortu dudala uzte dut.

Lan konkretuetaz hitz egin behar badugu, kurtso hasieran egindako lanekin nola ez, blog bat eratzen eta maneiatzen  ikasi nuen, baina irakaskuntza edo hezkuntza ikuspegitik, blogean tratatutako hainbat gaiei buruz informazio gehiago edukitzeko balio izan dit egindako lana, adibidez irakasle roboten inguruan, murrizketen inguruan edo duela urte batzuk honako irakasleen estatusaren jaitsieran. Hasieran egin genituen lanen artean ere hezkuntza legeen alderaketen lana aurkitu dezakegu. Lan honi esker 2010eko dekretuaren ondorioz izandako legeen hainbat aldaketa ere ikasi dut, nahiz eta gaur egun informazioa hau ia ahaztuta eduki. Azkenik, hasierako lan ez hain “potolo” hauek egiterakoan ikasi nuena, guretzako irakasle ona zanaren lana egin genuenean hain zuzen ere, zera izan zen; niretzako irakasle on bat nolakoa den jakiten (gerora nik erabili dezakedana nire irakasteko eran), eta hezkuntzako legeek jartzen dituzten “oztopoak” lan hau nahi ez bezala burutzeko, eta nola klaseak dinamikoak egin goitik eskatzen den kurrikuluma betez.

Ondoren Pigmalion efektuaren inguruan aritu ginen; zer zen efektu hau eta zer ondorio ekar zitzakeen hezkuntzan aztertu genuen. Lan honen inguruan, oraintxe azaldu bezala, Pigmalion efektua zer zen ikasi nuen, zer zenari buruzko ideia bat baneukan baina efektu hau eta honen ondorioak hobeto ezagutzeko balio izan zidan lan honek, hezkuntza dituen ondorioak batez ere. Gainera, arazo hauek nola ekiditzen, edo behintzat ekiditzen saiatzen, ikasi nuen, naiz eta nik aipatutako metodo batzuk nahiko utopikoak izan 25 umeko ikasgela baten barruan. Beraz, lan honekin ere ulertu izan zuen beti ezin dela batek pentsatua duena egin  klase batean, daukazun materia eta denbora askotan ez duelako uzten.

Gero irakaslearekin izandako elkarrizketaren lana etorri zen. Elkarrizketa hau benetan oso onuragarria eta batez ere emankorra izan zen. Hezkuntzarekin zer ikusia zuten hainbat gaiei buruz aritu ginen denbora luzean zehar eta hau erabilgarria izan zen gai horiei buruz beste ikuspegi bat ezagutzeko, munduaren barruan hainbat urte daraman pertsona baten iritzia. Gainera bere esperientziak kontatu zizkidan eta horrela etorkizunean aurkituko dudanaren irudikapen erreal eta ez idealizatu bat egin ahal izan nuen. Ikasi nuen irakaslearen lana lanbide oso polit bat dela, baina oso neketsua ere. Klasetik kanpoko faktoreek (umeen familiak, ikastetxearen politika, lan kideak…) ere irakasle lanarengan ere kristoren eragina daukatela ikasi nuen. Esan dezakegu lan honek, hasieran aipatutako irakasle bezala pentsatzearen ideia horri mesede handia egin ziola, azkenean bi irakasleren arteko elkarrizketa bat bezala hartu baikenuen.

Lan modularrari begira ere hainbat testu irakurri eta aztertu genituen, gerora mapa kontzeptual bat egiteko. Hau egiterakoan, nola ez, mapa kontzeptualak egiten ikasi genuen, baina lanaren edukiei dagokienez, beste herrialde batzuetan hezkuntzan generoa nola tratatzen den ikasi nuen. Hezkidetzaren gaia landu eta honi buruzko datu batzuk ezagutzeko balio izan zidan.

Etengabeko hezkuntza delakoa izan zen hurrengoko lana. Gai honen inguruan nahiko lan egin genuen eta hainbat gauza ere ikasi nituen. Guk aukeratutako lana etengabeko formakuntza izan zen eta gai hau prestatzerakoan ondorengo gauzak ezagutu eta ikasi nituen: Zer den eta zertarako balio duen etengabeko formakuntzak, hezkuntzan (irakasleentzako) zer garrantzi duen, nola lor daiteke, zer erakunde edo programa dauden hau lortzeko, etengabe formatzeko dauden zailtasunak zeintzuk diren… Era berean, horma-irudi bat egin behar izan genuen, eta horrelakoak egiten ere ikasi nuen.  Honekin batera errubrika bat egin behar izan genuen. Hau egin baino lehen nik ez nekien zer zen errubrika bat, beraz lan honetan errubrika bat zer den, nola egiten den eta gero haren arabera baloratzen ikasi dut. Besteekin egindako mintegietan berriz, besteek aukeratutako gaiei buruz asko ikasi nuen; adimen anitzak, motibazioa, euskararen erabilera, disziplina eta sentimenduak izan ziren landutako gaiak. Gerora, besteek gure gaiaren inguruan ikasitakoaren ebaluazioa egin izan behar genuen, ondorioz, lan honekin ebaluatzen ere ikasi dut, bai besteen lan baita nire lan propioa ere irakasle bezala.

Egindako azken lana tutoretzarena izan da. Lan hau oso emankorra izan da ere, egoera erreal bat simulatu dugulako, edo behintzat hori egiten saiatu gara. Hasteko guk ezagutzen genuen ume baten kasu hartu eta aztertu behar izan genuen. Ni ikasketa komunitateetan nabiltzan ikastetxetik aukeratu genuen umea, beraz ni izan nintzen umea ebaluatu eta bilera prestatu zuena. Lan honi esker ume baten gurasoekin egin beharreko bilerak nolakoak diren eta nolako jarrera hartu behar den ikasi dut, eta hori islatu nahi izan dugu guk egindako rol play-ean. Baina noski, ez genuen dena ondo egin, izan ere nahiko gauza egin genituen gaizki, beraz lan honekin ere gure burua ebaluatzen eta kritikatzen ikasi dut, behintzat lehen nekiena baino hobeto. Gurasoentzako notatxoa egiten ere ikasi dut, beharrezkoa izango dena benetako irakasle izaten naizenean.

Beraz, ikusi daitekeen bezala, gauza ugari ikasi ditut ikasgai honen bidez, ez bakarrik kontzeptu teorikoak (estudiatu), baizik eta irakasle batek aurrean izango dituen egoerei aurre egiten ikasi dut, beti ere simulazioak edo antzezpenak egiten. Ikasgaiaren izenak ongi esaten duen bezala irakaslearen funtzioa zein den eta nola jokatu behar duen ikasteko baliagarria izan zait ikasgai hau eta egindako lan guztiak.



Goian aipatu dut zer ikasi dudan ikasgai honetan, baina zertarako balioko dit hau gero irakaskuntza munduan? Honako kontzeptu mapan azaltzen dut:

2013(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

Geletako biolentzia


Gero eta maizago ikusten dugu iragarkietan irakasleenganako biolentzia goraka doala. Biolentzia hau ez da fisikoa izan behar, psikologikoa ere izan daiteke (mehatxuak, irainak...). Halaber, irakasleenganako biolentziaz aritzen garenean, ikasleen biolentziaz ari garela uste dugu. Baina, gero eta normalagoa da ikustea gurasoen irain eta mehatxuak ere. Ikasleek bilatzen dutena da irakaslea gutxiestea, beste ikasleen gainetik dagoela frogatzeko edo aldarrikatzeko. Gurasoek bilatzen dutena da beren semeak edozerren gainetik defendatzea, eta berdin zaie irakaslea jotzea edo iraintzea. Kasu hauek, kasu larrienak dira noski, baina hala ere, goraka doaz.

Nola izan daiteke posible irakasle batek irain eta mehatxu hauek jasatea? Are gehiago, nola da posible gurasoek horrelako gauzak egitea? " De tal palo, tal astilla" esaten da gazteleraz. Irakasleak, babesgabeak sentitzen dira, eta asko beldurrez doaz lanera, eta hau pentsaezina da. Beraz, irakasleen segurtasuna ziurtatzen duen erakunde bat ezarri beharko litzateke, irakasleen ziurtasunerako.

Gutako batzuk, errealitate hau bizi dugu. Behin batean, batxilergoan egotean, irakasle batek tutoretza bat izan zuen bere ikasle baten guraoekin. Gurasoek bilera horretan irakasle mehatxatu zuten, ez zeudelako ados irakasleak bere semeari egindako ebaluaketarekin. Irakasle honek, ondorioz, denuntzia jarri zuen eta ikaslea gelaz aldatu zuten eta gurasoek dirua ordaindu behar izan zuten.

Umeen eskuzabaltasuna



Gaur egun, askok esaten dute hezkuntzak porrot egin duela, ez dituela umeak ondo hezi eta beste eredu bat behar dela. Agian ez da perfektua izango, baina bere helburuetariko batzuk bete ditu. Heztea ez da bakarrik teoria irakastea, baloreak transmititzea ere hezkuntzaren helburuetariko bat da. Hori da askok ikusten ez dutena. Jendeak ez du ulertzen zer den heziketa eta ondorioz eskoletan ematen den heziketa txarra dela diote. Bideoan ikus daitekeenez, balore horiek transmitituak izaten ari dira. Umeek eskuzabalak izatea zer den ikasi dute, eta bere eguneroko bizitzetan aplikatzen dute.

Egindako proba nahiko erreza da. Bi plater jartzen dira, estalita betiere. Bi umeek tapa kentzean, bietako batek ez duela ezer ikusten dute, eta besteak otarteko bat duela. Eta zer egiten dute ume guztiek? Ezer ez duenari otarteko erdia eman. Hona hemen hezkuntzaren garaipenetako bat.

2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

Murrizketen aurrean alternatibak bilatzen


Gizartearen gehiengo bati eragiten dio  hezkuntza murrizketak. Honen aurrean, badira alternatibak bilatzen saiatzen diren lekuak. Honen eredu da Sevilla hiriko San Pablo auzoan burututako jarduerak.
Bertan, IES Las Aguas izeneko eskola bat itxi nahi izan da murrizketak direla medio. Argazkian azaltzen den bezala murrizketa hau 4512 irakasle lanik gabe usten ditu.
Auzoak, gurasoak, ikasleak eta irakasleak honek dakarren ondorioak ikusita antolakuntzari ekin diote eta murrizketen aurrean geldirik ez geratzea erabaki dute. Horrela, eskolan sartu eta hau okupatzea erabaki dute, jada hasi egin zuten kurtsoari jarraipena emanez.
Honekin batera, azken urte hauetan eskola honek jasandako baldintzak salatzea erabaki dute hainbat kexa emanez, hala nola, aldagelen egoera edo material falta ikaragarria.Eskola hau hirugarren munduko hezkuntzarekin konparatzera ere heldu dira.
Argazki hau erakusten digunez, murrizketak denei eragiten digute, baina honen eragina gogorragoa da auzo txiroetan non hezkuntza publikoari garrantzi handia ematen zaion. Hau auzo elkartu baten errealitatea da non alternatibaren bitartez hezkuntza duin baten alde borrokatzen den, argi dutelako gazteak hezkuntzarik gabe ez dutelako etorkizun handirik izango.
Hau da gaur egungo errealitatea. Ikaslego osoa mobilizatzen ari da edozein ingurutan alternatibak bilatzen eta herriaren haserrea erakutziz. Batzuk manifestazioak, itxialdiak, paroak, grebak... egiten dituzte murrizketei erantzun bat bilatu nahian baina gure ustez, murrizketen aurrean eman daiteken erantzun eraginkor eta azkarrenetako bat persona hauek burututako okupazioa da.

2013(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

Erasmus bekak

Hona hemen Wert ministroaren beste oparietako bat. Oraingo honetan zera dio: Erasmus bekak ezabatu egingo direla, ezin dugula gastu hori ordaintzen segi. Honek zer esan nahi du, ba ikasle asko ez direla beste herrialdetara joango han bere gradua ikastera, garestiegia baita. Beti bezala diru gehiegi ez dutenei egiten die kalte neurri hauek, baina hau ez da berria.Hau da, ikasle konpetiboak eratu nahi dituzte baina horretarako ez dute dirurik eman nahi. Hau da, beste herrialdetara joan nahi duten ikasleei ez diete inolako laguntzarik emango.

Baina jada badakigu nolako den gobernu hau. Ez zaie inporta edozertan murrizketak egitea, bai hezkuntzan eta baita medikuntzan ere. Eta gaur egiten diren murrizketak etorkizunean ere ondorioak edukiko dituzte. Hau da, etorkizuneko irakasleek zaila edukiko dugu lan bat lortzeko murrizketa hauek ez badira gelditzen. Jada zaila bada, imagina ezazue nolakoa izango den horrela segitzen badute. Erasmus beken kasua edo beste beken kasuak hasiera bakarrik dira, eta ez badugu ezer egiten azkenean ezertarako ikasten egongo gara, ez baitugu inoiz lan bat lortuko.

Badakit askok hau irakurriko dutela eta ez dietela kasurik egingo. Oso ondo, baina orain borrokatzen ez duenak ez dezala etorkizunean negarrik egin.



                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                

Tratu txarrak eskolan

Tratu txarrak, Bullying-a izenarekin ere ezagutua, ohikoa bihurtu da gaur egungo eskoletan. Badirudi azkenaldi hontan ikasleen jarrerak bortitzago bihurtu direla arazoa detektatzeko zaia bihurtu delako eta hartzen diren neurriak eskasak direlako . Ikasleek badakite nola, nori eta noiz egin Bullying-a irakasleen edo gurasoen belarritara ez ailegatzeko. Gainera mehatxuak ohikoak dira Bullying-a jasartzen ari den pertsona isilpean jarrai dezan.

Baina noiz hasten dira kasu hauek ematen eta nork jasaten ditu tratu txar hauek? Normalean eskolan ematen da, batez ere nerabezaroa hasten denean eta ohikoena da mutilen artean ematea. Bullying-a bai fisikoki bai psikologikoki eman daiteke.Tratu txar hauek jasaten dituen pertsona "desberdina" da normalean, besteak bezalakoa ez dena. Pertsona honek ez du lagunik hari defendatzeko eta bakarrik sentitzen da. Muturreko kasuetan umea bere burua mesprexatzen du eta munstro bat dela ere pentsatzera ailega daiteke.

Azkenaldietan suizidoak Bullying-a sufritzen hari diren pertsonen artean normala bihurtu da. Pertsona hauek laguntza eskatzen dutenean eskolari, gizarte-zerbitzuari edo irakasleari ez dute erantzunik jasotzen. Gurasoak normalean galduta daude eta ez dakite nola erreakzionatu. Azkenean bere semea eskolaz aldatze hautatzen dute. Zoritxarrez hau ez da konponbide erangikor bat, seguru aski egoera berdina errepikatuko delako beste eskola batean.

Orduan nola konpondu arazoa? Metodo eraginkorrenak gurasoekin kontaktatzea, irakasleak parte hartzea ikasleari ahal den neurrian laguntzeko eta bullying-a egiten dutenei zigor handiak jartzea dira.  Adibidez ikasleen jarrera notetan islatzea, etorkizunean lanbide bat bilatzerakoan aurretik egindakoaren ondorioak pairatzeko.



2013(e)ko azaroaren 4(a), astelehena

ETENGABEKO FORMAKUNTZARI BURUZKO IKUSPEGI OBJEKTIBOA

     Jakina da gaur egun etengabeko formakuntzak duen garrantzia. Hau da, gaur egun, nahiz eta gradu bat eduki, jende askok bere ikasketak jarraitzen ditu, bai masterren bidez, eta baita beste gradu batzuen bidez ere. Gaur egun normala da pertsona batek bi gradu edukitzea edo lan heziketako bi kurtso. Eta zergatik egiten dute hau? Gaur egungo lan merkatuak etengabeko formakuntza eskatzen duelako, eta horrela, lana aurkitzeko aukera gehiago daudelako.

     Adierazgarria da jakitea emakume gazteenak direla gehien formatzen diren pertsonak. Datu hau aztertzeko kontuan hartu behar da ere hezkuntzan aritzen diren portzentai altuena emakumeena dela. Beraz, datu honek ez du hainbesteko esangurarik.

     Aurreko guzti hau aplikagarria da hezkuntza mundura. Hau da, irakasleak etengabeko formakuntzan egon behar dira, bai graduondoko masterrak eginez eta baita hizkuntzak ikasiz ere, besteak beste. Honek, hezkuntzaren aberastasuna dakar eta hezkuntza horren kalitatearen hobekuntza. Honekin zera esan nahi dugu, irakasleak hobeto formatuak badaude, ikasleek ere formakuntza hobea jasoko dute. Beraz, irakasleen formakuntzak eragin zuzena dauka ikasleengan. Formakuntza honen adibiderik garrantzitsuena hizkuntzetan aurki dezakegu. Duela 10 urte, adibidez, ez zen ingelesa jakitea beharrezkoa; gaur egun berriz, hizkuntzak funtsezkoak dira hezkuntzan, eta horren adibide da eredu trilinguista. Baina hizkuntzen adibidea ez da adibide bakarra. Gaur egun adibidez, eskola kontzertatuetan, erlijiioari buruzko kurtso bat egitea eskatzen da. Formakuntza formala alde batera utzita ere, esan beharra dago irakaslea etengabeko formakuntzan dagoela egunero zerbait ikasten duelako bere ikasleengandik. Hau da, formakuntza formala garrantzitsua da, baina askoz gehiago ikasten da esperientziaren bidez, klase batean egonez, umeekin kontaktuan eta ez bakarrik liburu baten aurrean.

Erakundeen ikuspegitik, esan beharra dago badaudela hainbat azpiegitura irakasleen artean etengabeko formakuntza hau sustatzeko. Alde batetik "Irale" bazalako zentruak antolaturiko ikastaroak aurki ditzakegu, irakasleen euskara maila igotzeko. Bestetik "Garatu" programak eginiko ikastaroak ere eurkitu ditzakegu, arlo asko hartzen dituena. Irakaskuntza munduaz kanpo ere badaude horrelako klaseak, udalak antolatuak. Hauek denak doainik dira. Honetaz aparte, noski, kutso pribatuak badaude, ordaindu nahi duenaren eskura.

Azkenik eta bukatzeko esatea ez dagoela iturri esanguratsurik, baina batenbat badago hala nola, hemen click eginez aurkituko duzuen web orria. Honkin lotuta ere dokumentu hau irakurtzea aberasgarria izan daiteke.

2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Aukeratutako Gaia

Gasteiztarrak taldekoak irakasleen etengabeko prestakuntza eta ikasketa hartu dugu lan hau egiteko gai bezala. Honekin zera esan nahi dugu: irakasleak, behin magisteritza gradua aterata ikasten jarraitu behar du. Egunero ateratzen diren teknologia berriak zein ikasi beharreko pedagogiaren inguruko albisteak, irakasle hau birziklatzera behartzen dute, irakasle on bat izan nahi badu behintzat. Beraz, irakaslea formakuntza konstante batean egon behar da, baina nola egin daiteke hau? Azpiegiturarik badago?

Gai hau oso interesgarria iruditzen zaigu gerora guri tokatuko zaigulako. 4 urte barru karrera bukatzen dugunean ez dakigu zer hizkutza edo zer ezagutza mota eskatuko diguten klasea eman ahal izateko. Etorkizunean zer ikasi beharko dugun ezinezkoa da aurreikusten baina lan honekin irakasleei laguntza emateko zer nolako programazioa dagoen aztertuko dugu.

2013(e)ko urriaren 24(a), osteguna

Lau testuen mapa kontzeptuala

Segidan irakurri behar genuen testuen mapa kontzeptuala:

Irakaslearekin izandako elkarrizketen kontzeptu mapa

Behin guztion esperientzia eta iritziak bateratuta, hauek dira guk ateratako ideia nagusiak, mapa kontzeptual batean aurkeztuta.

Irakasle elkarrizketei buruzko talde hausnarketa

Irakasle elkarrizketei buruz hausnarketa hau egiteko taldekide guztiak elkartu eta hainbat ideia nagusi eta iritzi ezberdinak eman ostean hainbat ondorio atera ditugu.

Denok ados jarri gara esanez irakasleek pertsonekin lan egiten dutela (ez makinekin edo antzekoekin, gainontzeko langileak bezala); hauek sentimenduak dituztela eta okertu daitezkela. Horregatik irakasle izateak ikasleak entzutea, laguntzea, klasea emateko gogoak izatea... dakar, eta nola ez, pazientzia handia izatea.

Bestetik, elkarrizketa egin diogun irakasle orok argi utzi du unibertsitatean ikasten dena nahiko teorikoa dela eta gero errealitatea oso ezberdina dela. Irakasle ona izateko esperientzia eta praktika asko izatea ezinbestekoa da eta honetaz gain umeak ulertu eta haiekiko harremana ona izatea beharrezkoa da. Irakasle on bat askotan aurkitzen dugun irakasle aspergarri eta autoritarioaren kontrakoa da. Ez du berak bakarrik hitz egin behar, baizik eta klaseak dinamikoak egin behar ditu.

Irakasleek guri argi utzitako beste gauza bat zera da, harremnez beteriko lanbidea dela. Haurrekin, gurasoekin, lankideekin... harreman konstante batean zaude eta horietako batzuekin nola jardun ez da irakasten karrera honetan, gurasoekin adibidez. Gainera, harreman hauek guztiek garrantzi handia hartzen dute, hauen arabera lan polit eta eramangarria izan daitekelako edo, bestalde, lan astun eta gogaikarria.

Bukatzeko, irakasle on baten beste ezaugarri bat klasea ematerako orduan positibotasuna transmititzea da. Honek esan nahi du zailtasunak dituzten ikasleei laguntza gehiago ematea eta ikasle txarrak direnaren ideia burutik kentzea.

Ideia guzti hauen ondorio bezala ohartu gara ez dela erraza irakasle izatea eta prestakuntza handia beharrezkoa dela. Baina denok ados gaude ere elkarrizketa egin ostean irakasle izateko gogoak handitu zaizkigula.

2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

Irakaslearekin elkarrizketa

Irakasle bati elkarrizketa bat egin behar niola jakin nuenean ez nuen argi izan nori egin behar nion. Irakasle asko izan ditut nire bizitzan zehar eta zaila izan zen horietako bat aukeratzea baina azkenean Carlos hautatu nuen. Nire gimnasiako irakaslea izateaz aparte nire amaren lankidea izan zen ere, beraz ez zen zaila izan bere telefono zenbakia lortzea. Deitu eta egun batean geratzen saiatu ginen baina  ez zen posible izan astegun batean bere eskolara joatea elkarrizketa burutzera. Hau ikusita, berak bere  etxera gonbidatu ninduen, larunbat edo igande batean joateko. Ideia honek ez zidan grazia handirik egin, baina bera tematu zen, eta besterik ezean… Beraz, elkarrizketa nolakoa izango zen eta zelako galderak egingo nizkion esan nion eta igandean bere etxera joatekotan geratu ginen.


Azkenean igandea ailegatu zen eta bere etxera joan nintzen. Oso urduri nengoen; zurea ez den etxe batera joatea eta zure irakasle ohi batekin ordu bateko solasaldia izatea ez da oso plan erosoa, baina horra joan nintzen. Elkarrizketa hasi baino lehen,  eskatutako galdera minimoak berriro erakutsi nizkion eta berak pixkat pentsatuta euki zuenean bere etxeko terrazara atera ginen elkarrizketa burutzera, eta berak bere puruak erre zitzan.

Hasieran, nik bere lehenengo urteak nolakoak izan ziren azaltzeko eskatu nion, eta berak horrekin hasiz, ia galdera guztiak erantzun zizkidan 25 minututan, monologo bat balitz bezala, kontzeptu batzuk beste batzuekin lotuz eta, nola ez, nire lana erraztuz. Hori bai, 8 minutu bakarrik gindoazela dei bat egin zioten eta joan egin behar izan zen, baina horretaz aparte, ez genuen inolako etenik izan. 

Gutxika gutxika, ni konfidantza hartuz joan nintzen eta azkenean ordu eta erdiko solasaldi bat bilakatu zen; berak hezkuntzari buruzko bere iritziak emanez eta nik nireak (oso antzekoak, portzierto). Denetarik hitz egin genuen, bai heziketa fisikoari buruz, baita gaur egungo hezkuntza egoerataz ere. Bitxikeria moduan esan beharra dago solasaldiaren bukaera nire mobilaren bateriak markatu zuen, bateria bukatzear baitzegoen.

Oso esperientzia ona izan da. Esperientzia handiko pertsona baten bizipenak eta iritzia entzunda asko ikasi dut, eta nire lanbidea izango denari buruzko hainbat erreflexio sortarazi dizkit.

2013(e)ko urriaren 17(a), osteguna

Kontzeptu mapa

Hau 2. testuko kontzeptu mapa da. Danimarkako hezkuntzari buruz doa eta hau da guk eginiko lana. Ez da go oso ondo garatuta testua ulertzen zaila zelako eta Danimarkako hezkuntzaren historiari buruzko datu asko ematen zituelako.

2013(e)ko urriaren 16(a), asteazkena

Mapa kontzeptuala, hezkuntza bereiziari buruzkoa


Honako mapa kontzeptuala, Anne Moir-i egindako entrebista batetik ateratako mapa kontzeptuala da. Anne Moir, hezkuntza bereiziaren aldeko jakituna da, mapa kontzeptualean agertzen diren arrazoiengatik.

2013(e)ko urriaren 15(a), asteartea

Aukeratzeko mapa kontzeptuala


















Hemen aurkezten dizuguna aukeratzeko Ballarin P. "El mito de la coeducacion" kontzeptu mapa da. Aste honetan zehar mapa finala igotzea espero dugu.

2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena

Mapa Kontzeptuala

Hemen aurkezten dizuguna 1. testuko (The pseudoscience of single-sex schooling) kontzeptu mapa da. Ez dago guztiz bukatua eta badakigu mapa kontzeptuala testu guztiak hartu behar dituela, baina honela hasi gara gu. 

2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

Pigmalion efektuak sorturiko arazoetarako irtenbide bila

Pigmaleon efektuak hainbat alde txar ekar ditzake hezkuntzan ematen denean. Gasteiztarrak taldekoak honako arazoak aurkitu ditugu eta hauek dira nik proposatzen ditudan irtenbideak.

Hasteko "txarrak" diren ikasleek ezin izango lukete eboluzionatu. Hau konpontzeko zailtasunak dituzten ume horiekin banakako plan espezifikoak prestatuko nituzke, guztiak aurrera egin ahal izateko.

Honetaz aparte, gustuko ez dituzun ikasleak edo haiengandik gutxi espero duzun ikasleak, nahiz eta haiek ahalegindu onak izaten ez dute lortuko, zuk ikasle txarrak direlako pentsatzen duzulako. Honek ikasleak desberdin tratatzea eragiten du, eta ondorioz ikasleen arteko diferentziak sortzen dira. Arazo honen irtenbidea ez da erraza aurkitzen, baina horrelakorik ez gertatzeko (ikasleen arteko diferentziak sortzea eta onak edo txarrak diren esatea) nik ez nuke klasearen balorazio orokor bat egingo; hau da, ume bakoitza aztertuko nuke eta ez nituzke kontuan hartuko emaitzak bakarrik, eboluzioa baizik, beti ere minimoetara ailegatzen bada.

Gainera, ikasle "txar" hauek erantzun zuzen bat ematen dutenean ez duzu guztiz sinisten bere kabuz egin duenik, eta nolabaiteko mesfidantza sortzen da umearekiko. Kasu honetan egin beharrekoa guztiz kontrakoa da. Ume hauek normalean mezu negatiboak jasotzen ohituta daude eta konfidantza gutxi daukate bere buruarengan. Irakasle bezala ume hauek ondo egiten dutena goraipatuko nuke, haurrak ikusteko berak ere gauza onak egiteko gai dela, eta besteok hau baloratzen badakigula.

Azkenik objetibotasun falta sortuko litzateke azterketak edo dena delakoak zuzentzerako orduan. Azken arazo hau konpontzeko, nik, irakasle bezala, azterketak norenak diren jakin gabe zuzenduko nituzke.

Egia da irtenbide hauek gauzatzea zaila dela eguneroko lanean, baina kontuan izan behar dugu ume bakoitza ezberdina dela eta lagundu behar diogula aurrera egiten gure lana bere beharretara egokituz.

2013(e)ko irailaren 23(a), astelehena

Irakaslearen estatus aldaketa


Argazki honetan ikus dezakegunez, irakaslearen estatus-a edo gizarteak irakasleari buruz daukan ikuspegia asko aldatu da azken urteotan.Eta, zer da gertatu dena? Ba, honako hau gertatu da: Irakaslea, profesional estimatu bat izatetik, profesional baloratugabe izatera pasa dela. Hau da, duela 50 urte, irakasleak, errespetu handiko pertsonak ziren, inoiz ezin zen haien hitza zalantzan jarri. Gaur egun berriz, irakaslearen erabaki asko kritikatuak izaten dira, batez ere haien seme-alaben notak ez direlako haiek uste edo espero bezalakoak.

Eta esan beharra dago, irakaslearen degradazio hau Espainian eta  beste herrialde gutxi batzuetan gertatu dela,batez ere mendebaldeko europan. Ekialdeko, edo batez ere iparraldeko herrietan, irakaslea oraindik ere profesional guztiz errespetatua da, ea haiengandik zerbait ikasten dugun.

2013(e)ko irailaren 22(a), igandea

Irakasle robotak

Teknologia oso gauza garrantzitsua bilakatu da gure gizartean; azken urte hauetan izan ditugun aurrerapenek (ordenagailuak, telefono mugikorrak, makinak...) asko erraztu digute bizitza, baina zer punturaino onartuko ditugu aurrepen hauek ?

Hemen klik eginez, robot-irakasleen inguruko berri bat ikusi dezakegu. Honen arabera egindako frogak ondo atera dira eta robotak irakaskuntzan sartzea pentsatuta daukate. Beraz, honen aurran zer geratuko zaigu etorkizuneko irakasleei ? Horrela jarraituz gero ez dugu lanik aurkituko, eta, azken finean, hiri da gure helburua ez ?

Honen inguruko bideo bat eta informazio gehiago ikusi nahi baduzue orrialde honetan aurki dezakezue.

2013(e)ko irailaren 20(a), ostirala

Hezkuntza 3.munduan



Ezin dugu imaginatu 3.munduko herrietako hezkuntza zer egoeran dagoen. Hemen ikusi daiteke egoera ez dela batere ona, eta hauek behintzat non idatzi badaukate, baina hezkuntza zer den ez dakiten herrixkak aurki daitezke hainbat herri txiroetan.

Argazki honek zer pentsatu ematen du. Nola izan daiteke gu gure baliabidetaz kexatzea beste herrialde batzuetan ez badaukate ezta idazteko ere? Nola esan dezakegu ez dugula eskolara joan nahi edo eskola gorroto dugula jakinda badaudela umeak edozer emango luketeenak egunero zerbait berria ikasi ahal izateko?

Argi dago ez gaudela kontzientzatuta hor kanpoan bizi den egoeraz, bestela gehiago baloratuko genuke daukaguna, eta ez naiz hezkuntzaz bakarrik ari, zentzu zabal batean ari naiz. 

Azkenik, ez dago ezta esan beharrik ere herrialde hauei ema ahal zaien laguntza guztia gutxi dela, baina bakoitzak gauza txikiren bat agingo balu egoera hau hobetzeko bidean egongo ginateke, hezkuntza edonoren eskura egon dadin.