Jakina da gaur egun etengabeko formakuntzak duen garrantzia. Hau da, gaur egun, nahiz eta gradu bat eduki, jende askok bere ikasketak jarraitzen ditu, bai masterren bidez, eta baita beste gradu batzuen bidez ere. Gaur egun normala da pertsona batek bi gradu edukitzea edo lan heziketako bi kurtso. Eta zergatik egiten dute hau? Gaur egungo lan merkatuak etengabeko formakuntza eskatzen duelako, eta horrela, lana aurkitzeko aukera gehiago daudelako.
Adierazgarria da jakitea emakume gazteenak direla gehien formatzen diren pertsonak. Datu hau aztertzeko kontuan hartu behar da ere hezkuntzan aritzen diren portzentai altuena emakumeena dela. Beraz, datu honek ez du hainbesteko esangurarik.
Aurreko guzti hau aplikagarria da hezkuntza mundura. Hau da, irakasleak etengabeko formakuntzan egon behar dira, bai graduondoko masterrak eginez eta baita hizkuntzak ikasiz ere, besteak beste. Honek, hezkuntzaren aberastasuna dakar eta hezkuntza horren kalitatearen hobekuntza. Honekin zera esan nahi dugu, irakasleak hobeto formatuak badaude, ikasleek ere formakuntza hobea jasoko dute. Beraz, irakasleen formakuntzak eragin zuzena dauka ikasleengan. Formakuntza honen adibiderik garrantzitsuena hizkuntzetan aurki dezakegu. Duela 10 urte, adibidez, ez zen ingelesa jakitea beharrezkoa; gaur egun berriz, hizkuntzak funtsezkoak dira hezkuntzan, eta horren adibide da eredu trilinguista. Baina hizkuntzen adibidea ez da adibide bakarra. Gaur egun adibidez, eskola kontzertatuetan, erlijiioari buruzko kurtso bat egitea eskatzen da. Formakuntza formala alde batera utzita ere, esan beharra dago irakaslea etengabeko formakuntzan dagoela egunero zerbait ikasten duelako bere ikasleengandik. Hau da, formakuntza formala garrantzitsua da, baina askoz gehiago ikasten da esperientziaren bidez, klase batean egonez, umeekin kontaktuan eta ez bakarrik liburu baten aurrean.
Erakundeen ikuspegitik, esan beharra dago badaudela hainbat azpiegitura irakasleen artean etengabeko formakuntza hau sustatzeko. Alde batetik "Irale" bazalako zentruak antolaturiko ikastaroak aurki ditzakegu, irakasleen euskara maila igotzeko. Bestetik "Garatu" programak eginiko ikastaroak ere eurkitu ditzakegu, arlo asko hartzen dituena. Irakaskuntza munduaz kanpo ere badaude horrelako klaseak, udalak antolatuak. Hauek denak doainik dira. Honetaz aparte, noski, kutso pribatuak badaude, ordaindu nahi duenaren eskura.
Azkenik eta bukatzeko esatea ez dagoela iturri esanguratsurik, baina batenbat badago hala nola, hemen click eginez aurkituko duzuen web orria. Honkin lotuta ere dokumentu hau irakurtzea aberasgarria izan daiteke.
Irakurri dut.
ErantzunEzabatuErakundeen erantzunetan soilik geratu zarete, formazioa = titulazioa mailan.
Zabalago behar luke ikuspegiak.