Gasteizko magisteritzako 4 ikasle gara eta hau da gure bloga !!Bertan eskegiko ditugu astero zenbait hezkuntzari buruzko hausnarketa.
2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena
Murrizketen aurrean alternatibak bilatzen
Gizartearen gehiengo bati eragiten dio hezkuntza murrizketak. Honen aurrean, badira alternatibak bilatzen saiatzen diren lekuak. Honen eredu da Sevilla hiriko San Pablo auzoan burututako jarduerak.
Bertan, IES Las Aguas izeneko eskola bat itxi nahi izan da murrizketak direla medio. Argazkian azaltzen den bezala murrizketa hau 4512 irakasle lanik gabe usten ditu.
Auzoak, gurasoak, ikasleak eta irakasleak honek dakarren ondorioak ikusita antolakuntzari ekin diote eta murrizketen aurrean geldirik ez geratzea erabaki dute. Horrela, eskolan sartu eta hau okupatzea erabaki dute, jada hasi egin zuten kurtsoari jarraipena emanez.
Honekin batera, azken urte hauetan eskola honek jasandako baldintzak salatzea erabaki dute hainbat kexa emanez, hala nola, aldagelen egoera edo material falta ikaragarria.Eskola hau hirugarren munduko hezkuntzarekin konparatzera ere heldu dira.
Argazki hau erakusten digunez, murrizketak denei eragiten digute, baina honen eragina gogorragoa da auzo txiroetan non hezkuntza publikoari garrantzi handia ematen zaion. Hau auzo elkartu baten errealitatea da non alternatibaren bitartez hezkuntza duin baten alde borrokatzen den, argi dutelako gazteak hezkuntzarik gabe ez dutelako etorkizun handirik izango.
Hau da gaur egungo errealitatea. Ikaslego osoa mobilizatzen ari da edozein ingurutan alternatibak bilatzen eta herriaren haserrea erakutziz. Batzuk manifestazioak, itxialdiak, paroak, grebak... egiten dituzte murrizketei erantzun bat bilatu nahian baina gure ustez, murrizketen aurrean eman daiteken erantzun eraginkor eta azkarrenetako bat persona hauek burututako okupazioa da.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)

Ulertzen dut horrela idaztea, baina ez da irakasle arduratsuaren ikuspegi batetik idatzia. Panfleto politikoaren forma eta hizkera ditu. Kontua zera da: murrizketetan oinarritzen den hezkuntza horretan lanean ibiltzea tokatzen zaizuenean (zorte hori baduzue), nola egingo diozue aurre zuen ikasgelan dauden haur horien heziketari?
ErantzunEzabatuBestea berba ia hutsa, irakasle formazioaren ikuspegitik.