2013(e)ko irailaren 23(a), astelehena

Irakaslearen estatus aldaketa


Argazki honetan ikus dezakegunez, irakaslearen estatus-a edo gizarteak irakasleari buruz daukan ikuspegia asko aldatu da azken urteotan.Eta, zer da gertatu dena? Ba, honako hau gertatu da: Irakaslea, profesional estimatu bat izatetik, profesional baloratugabe izatera pasa dela. Hau da, duela 50 urte, irakasleak, errespetu handiko pertsonak ziren, inoiz ezin zen haien hitza zalantzan jarri. Gaur egun berriz, irakaslearen erabaki asko kritikatuak izaten dira, batez ere haien seme-alaben notak ez direlako haiek uste edo espero bezalakoak.

Eta esan beharra dago, irakaslearen degradazio hau Espainian eta  beste herrialde gutxi batzuetan gertatu dela,batez ere mendebaldeko europan. Ekialdeko, edo batez ere iparraldeko herrietan, irakaslea oraindik ere profesional guztiz errespetatua da, ea haiengandik zerbait ikasten dugun.

2013(e)ko irailaren 22(a), igandea

Irakasle robotak

Teknologia oso gauza garrantzitsua bilakatu da gure gizartean; azken urte hauetan izan ditugun aurrerapenek (ordenagailuak, telefono mugikorrak, makinak...) asko erraztu digute bizitza, baina zer punturaino onartuko ditugu aurrepen hauek ?

Hemen klik eginez, robot-irakasleen inguruko berri bat ikusi dezakegu. Honen arabera egindako frogak ondo atera dira eta robotak irakaskuntzan sartzea pentsatuta daukate. Beraz, honen aurran zer geratuko zaigu etorkizuneko irakasleei ? Horrela jarraituz gero ez dugu lanik aurkituko, eta, azken finean, hiri da gure helburua ez ?

Honen inguruko bideo bat eta informazio gehiago ikusi nahi baduzue orrialde honetan aurki dezakezue.

2013(e)ko irailaren 20(a), ostirala

Hezkuntza 3.munduan



Ezin dugu imaginatu 3.munduko herrietako hezkuntza zer egoeran dagoen. Hemen ikusi daiteke egoera ez dela batere ona, eta hauek behintzat non idatzi badaukate, baina hezkuntza zer den ez dakiten herrixkak aurki daitezke hainbat herri txiroetan.

Argazki honek zer pentsatu ematen du. Nola izan daiteke gu gure baliabidetaz kexatzea beste herrialde batzuetan ez badaukate ezta idazteko ere? Nola esan dezakegu ez dugula eskolara joan nahi edo eskola gorroto dugula jakinda badaudela umeak edozer emango luketeenak egunero zerbait berria ikasi ahal izateko?

Argi dago ez gaudela kontzientzatuta hor kanpoan bizi den egoeraz, bestela gehiago baloratuko genuke daukaguna, eta ez naiz hezkuntzaz bakarrik ari, zentzu zabal batean ari naiz. 

Azkenik, ez dago ezta esan beharrik ere herrialde hauei ema ahal zaien laguntza guztia gutxi dela, baina bakoitzak gauza txikiren bat agingo balu egoera hau hobetzeko bidean egongo ginateke, hezkuntza edonoren eskura egon dadin.

2013(e)ko irailaren 19(a), osteguna

Azterketa baten emaitzak ez dezala zure etorkizuna erabaki

Bideo honek kritika zorrotza egiten dio gaur egungo hezkuntzari. Gazte honen ustez, eskolak ez du zertan pertsona bat den bezalakoa definitu behar; ikasleak azterketa eta lanen arabara kalifikatzen ditu eta irudimenaren erabilpena mugatzen du. Gainera, adierazten du eskolara joan gabe pertsona heziak izan gaitezkela. Azkenik, gogoeta bat egitera gonbidatzen gaitu: Zergatk ikasten dugu? Ze helbururekin? Bideo oso gomendagarria