2013(e)ko irailaren 19(a), osteguna

Azterketa baten emaitzak ez dezala zure etorkizuna erabaki

Bideo honek kritika zorrotza egiten dio gaur egungo hezkuntzari. Gazte honen ustez, eskolak ez du zertan pertsona bat den bezalakoa definitu behar; ikasleak azterketa eta lanen arabara kalifikatzen ditu eta irudimenaren erabilpena mugatzen du. Gainera, adierazten du eskolara joan gabe pertsona heziak izan gaitezkela. Azkenik, gogoeta bat egitera gonbidatzen gaitu: Zergatk ikasten dugu? Ze helbururekin? Bideo oso gomendagarria

1 iruzkin:

  1. Oso bideo interesgarria.
    Nik uste dut hizkuntz ñabardura batzuk behar dituela. Zer den education eta zer educación, zer ikasi eta zer estudiatu.
    Eta testuinguruko beste ñabardura batzuk ere bai; nola dagoen antolatuta Britania Handiko Hezkuntza Sistema eta nola gureak; hor ere alde handia baitago.

    Oso ona dela uste arren, honako ez duela balio esango nuke. Baina, agian, zu(e)k egin zenezake(te) bat honako egokia.-
    Amaitzeko, ikasgaiko ikuspegitik:
    * Orduan, zer egin behar du etorkizuneko irakasle batek? Zer orain, ikasten ari denean? [ikasten eta estudiatzen] Eta zer gero, irakasle lanean ari denean?

    ErantzunEzabatu