2013(e)ko irailaren 20(a), ostirala

Hezkuntza 3.munduan



Ezin dugu imaginatu 3.munduko herrietako hezkuntza zer egoeran dagoen. Hemen ikusi daiteke egoera ez dela batere ona, eta hauek behintzat non idatzi badaukate, baina hezkuntza zer den ez dakiten herrixkak aurki daitezke hainbat herri txiroetan.

Argazki honek zer pentsatu ematen du. Nola izan daiteke gu gure baliabidetaz kexatzea beste herrialde batzuetan ez badaukate ezta idazteko ere? Nola esan dezakegu ez dugula eskolara joan nahi edo eskola gorroto dugula jakinda badaudela umeak edozer emango luketeenak egunero zerbait berria ikasi ahal izateko?

Argi dago ez gaudela kontzientzatuta hor kanpoan bizi den egoeraz, bestela gehiago baloratuko genuke daukaguna, eta ez naiz hezkuntzaz bakarrik ari, zentzu zabal batean ari naiz. 

Azkenik, ez dago ezta esan beharrik ere herrialde hauei ema ahal zaien laguntza guztia gutxi dela, baina bakoitzak gauza txikiren bat agingo balu egoera hau hobetzeko bidean egongo ginateke, hezkuntza edonoren eskura egon dadin.

1 iruzkin:

  1. Hurrun-hurrunera begira zabiltza eta diostezu baina bakoitzak gauza txikiren bat egingo balu eta ez egingo bagenu.
    Horrek erakusten du benetan azaleko sentiberatasunetik askoz haratago ez dagoela gauza handiegirik.
    Zuk horiekin zer duzun ikusten ez duzun bitartean, ez horiei buruz jardun. Agian inkonszienteki, itxurakeria baino gutxi gehiago da-eta.

    ErantzunEzabatu