Gai hau oso interesgarria iruditzen zaigu gerora guri tokatuko zaigulako. 4 urte barru karrera bukatzen dugunean ez dakigu zer hizkutza edo zer ezagutza mota eskatuko diguten klasea eman ahal izateko. Etorkizunean zer ikasi beharko dugun ezinezkoa da aurreikusten baina lan honekin irakasleei laguntza emateko zer nolako programazioa dagoen aztertuko dugu.
Gasteizko magisteritzako 4 ikasle gara eta hau da gure bloga !!Bertan eskegiko ditugu astero zenbait hezkuntzari buruzko hausnarketa.
2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea
Aukeratutako Gaia
Gasteiztarrak taldekoak irakasleen etengabeko prestakuntza eta ikasketa hartu dugu lan hau egiteko gai bezala. Honekin zera esan nahi dugu: irakasleak, behin magisteritza gradua aterata ikasten jarraitu behar du. Egunero ateratzen diren teknologia berriak zein ikasi beharreko pedagogiaren inguruko albisteak, irakasle hau birziklatzera behartzen dute, irakasle on bat izan nahi badu behintzat. Beraz, irakaslea formakuntza konstante batean egon behar da, baina nola egin daiteke hau? Azpiegiturarik badago?
2013(e)ko urriaren 24(a), osteguna
Irakaslearekin izandako elkarrizketen kontzeptu mapa
Behin guztion esperientzia eta iritziak bateratuta, hauek dira guk ateratako ideia nagusiak, mapa kontzeptual batean aurkeztuta.
Irakasle elkarrizketei buruzko talde hausnarketa
Irakasle elkarrizketei buruz hausnarketa hau egiteko taldekide guztiak elkartu eta hainbat ideia nagusi eta iritzi ezberdinak eman ostean hainbat ondorio atera ditugu.
Denok ados jarri gara esanez irakasleek pertsonekin lan egiten dutela (ez makinekin edo antzekoekin, gainontzeko langileak bezala); hauek sentimenduak dituztela eta okertu daitezkela. Horregatik irakasle izateak ikasleak entzutea, laguntzea, klasea emateko gogoak izatea... dakar, eta nola ez, pazientzia handia izatea.
Bestetik, elkarrizketa egin diogun irakasle orok argi utzi du unibertsitatean ikasten dena nahiko teorikoa dela eta gero errealitatea oso ezberdina dela. Irakasle ona izateko esperientzia eta praktika asko izatea ezinbestekoa da eta honetaz gain umeak ulertu eta haiekiko harremana ona izatea beharrezkoa da. Irakasle on bat askotan aurkitzen dugun irakasle aspergarri eta autoritarioaren kontrakoa da. Ez du berak bakarrik hitz egin behar, baizik eta klaseak dinamikoak egin behar ditu.
Irakasleek guri argi utzitako beste gauza bat zera da, harremnez beteriko lanbidea dela. Haurrekin, gurasoekin, lankideekin... harreman konstante batean zaude eta horietako batzuekin nola jardun ez da irakasten karrera honetan, gurasoekin adibidez. Gainera, harreman hauek guztiek garrantzi handia hartzen dute, hauen arabera lan polit eta eramangarria izan daitekelako edo, bestalde, lan astun eta gogaikarria.
Bukatzeko, irakasle on baten beste ezaugarri bat klasea ematerako orduan positibotasuna transmititzea da. Honek esan nahi du zailtasunak dituzten ikasleei laguntza gehiago ematea eta ikasle txarrak direnaren ideia burutik kentzea.
Ideia guzti hauen ondorio bezala ohartu gara ez dela erraza irakasle izatea eta prestakuntza handia beharrezkoa dela. Baina denok ados gaude ere elkarrizketa egin ostean irakasle izateko gogoak handitu zaizkigula.

2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena
Irakaslesrekin izandako elkarrizketa
Irakasle gogangarri bati elkarrizketa bat egin behar genuela jakitean, ez nuen oso argi izan ez nori egin, ezta nola egingo nuen elkarrizketa hori, hau da, nola esan irakasle horri bera izan dela nik izan dudan irakaslerik hoberena, lotsa pixkat ematen baitzidan.
Azkenean, Koldo Zubia aukeratu nuen, DBH-n izandako gizarte irakaslea dena, eta orain behar bereziak dituzten ikasleekin ari dena. Hura aukeratu nuen izan dudan irakaslerik hoberenetarikoa izan delako eta harengatik gauza asko ikasi ditudalako, bai irakasle bezala eta baita pertsona bezala ere.
Ostiralean joan nintzen harekin hitz egitera, baina institutuan esan zidaten momentu horretan ez zegoela ikastetxean. Ondorioz, nire telefonoa utzi nien Koldori esateko. Ostiral horretan bertan deitu ninduen eta astelehen honetan geratu gara, gaur goizean.
Beraz, insitutura heltzean nahiko urduri negoen eta are gehiago Koldo hurbildu zaidanean. Elkarrizketa ikastetxeko gela batean egin dugu, behar bereziak dituzten ikasleen ikasgela batean. Nahiz eta hasieran urduri negoen, berarekin berbetan egin ahala, nire urduritasun hori desagertu egin da eta azkenean gustora egon naiz berarekin.
Lana bidali zigutenean tontakeria bat zela pentsatu nuen, beste edozein lan bezalakoa. Orain ordea, beste era batera ikusten dut lan hau. Hau da, beste lan askotatik ez dugu azken finean ezer ikasten, teoria hutsa idazten dugu. Kasu honetan ezberdina da, zerbait ikasi dut elkarrizketa honetaz eta beraz, nahiko pozik nago.

2013(e)ko urriaren 20(a), igandea
Irakaslearekin elkarrizketa
Irakasle bati elkarrizketa bat egin behar
niola jakin nuenean ez nuen argi izan nori egin behar nion. Irakasle asko
izan ditut nire bizitzan zehar eta zaila izan zen horietako bat aukeratzea
baina azkenean Carlos hautatu nuen. Nire gimnasiako irakaslea izateaz aparte
nire amaren lankidea izan zen ere, beraz ez zen zaila izan bere telefono
zenbakia lortzea. Deitu eta egun batean geratzen saiatu ginen baina ez zen posible izan astegun batean bere eskolara joatea
elkarrizketa burutzera. Hau ikusita, berak bere
etxera gonbidatu ninduen, larunbat edo igande batean joateko. Ideia
honek ez zidan grazia handirik egin, baina bera tematu zen, eta besterik ezean… Beraz, elkarrizketa
nolakoa izango zen eta zelako galderak egingo nizkion esan nion eta igandean
bere etxera joatekotan geratu ginen.
Azkenean igandea ailegatu zen eta bere etxera
joan nintzen. Oso urduri nengoen; zurea ez den etxe batera joatea eta zure irakasle ohi batekin ordu bateko solasaldia izatea ez da oso plan erosoa, baina horra joan nintzen. Elkarrizketa hasi baino lehen, eskatutako galdera minimoak berriro erakutsi nizkion eta berak pixkat pentsatuta euki zuenean bere etxeko terrazara atera ginen elkarrizketa burutzera, eta berak bere puruak erre zitzan.
Hasieran, nik bere lehenengo urteak nolakoak izan ziren azaltzeko eskatu nion, eta berak horrekin hasiz, ia galdera guztiak erantzun zizkidan 25 minututan, monologo bat balitz bezala, kontzeptu batzuk beste batzuekin lotuz eta, nola ez, nire lana erraztuz. Hori bai, 8 minutu bakarrik gindoazela dei bat egin zioten eta joan egin behar izan zen, baina horretaz aparte, ez genuen inolako etenik izan.
Gutxika gutxika, ni konfidantza hartuz joan nintzen eta azkenean ordu eta erdiko solasaldi bat bilakatu zen; berak hezkuntzari buruzko bere iritziak emanez eta nik nireak (oso antzekoak, portzierto). Denetarik hitz egin genuen, bai heziketa fisikoari buruz, baita gaur egungo hezkuntza egoerataz ere. Bitxikeria moduan esan beharra dago solasaldiaren bukaera nire mobilaren bateriak markatu zuen, bateria bukatzear baitzegoen.
Oso esperientzia ona izan da. Esperientzia handiko pertsona baten bizipenak eta iritzia entzunda asko ikasi dut, eta nire lanbidea izango denari buruzko hainbat erreflexio sortarazi dizkit.
Elkarrizketa irakaslearekin
Pasaden Ostiralean
eskolako Ingeleseko irakasle bati elkarrizketa egin nion. Bakarrik bi urtetan
zehar eman zidan klase baina oroitzapen oso ona neukan irakasle honetaz. Klaseak
interesgarriak egiten ditu eta denbora
askotan zehar klaseak eman arren irakasle lanbidea benetan atsegin du. Horrexegatik berarekin kontaktatu nuen eta
kafetegi batean adostatu genuen elkarrizketa.
Kafetegira iritsi bezain
pronto berak ailegatu zen. Hasieran eskerrak eman nion denbora nirekin
paseatzeagatik eta berehala elkarrizketa hasi genuen. Izotzaldia urtzeko gure bizitzaz hitz egiten
hasi ginen, hau da, familiaz, ikasketaz eta etorkizunerako planei buruz. Egia
esanda pixka bat urduri nengoen urte bat baino gehiago pasa zelako azken
alditan ikusi genuenetik eta inoiz ez dudalako horrelako elkarrizketa bat izan
berarekin. Nire harremanak berarekin oso
onak izan dira beti baina ikasle-irakasle kontzeptu maila batean.
Zorionez berak oso
lasai zegoen eta nahi dudana kontatu dezakeela esan zidan. Oportunitatea
aprobetxatu nuen eta esaten zuena apuntatzen nuen bitartean bere oroitzapen
gogoangarriak kontatzen zidan. Esan zidan moduan maisu bezala klaseak ematen
hasi zenean oso galduta eta fidagaitz sentitzen zen ez zuelako umeekin
esperientzia gehiagorik izan iraganaldian.
Baina debora pasa ahala klasera gero eta gustuago joaten zen eta
konturatu zen hori zela bizitzan egin nahi zuen lanbide bakarra.
Gainera elkarrizketan
aholku oso gomendagarri bat eman zidan: “Gero
eta klasera umore onez joan orduan eta ikasleak gehiago disfrutatuko dituzte
ikasketak”. Niretzat esperientzia oso positiboa izan zen konfiantza sortu
nuelako berarekin eta esan zidalako nahi dudanentzat laguntza eskatu ahal
diodalako.
2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala
IRAKASLE BATEKIN ELKARRIZKETA
Klasean irakasle miresgarri bati elkarrizketa egitearen lanari hasiera eman nion pasaden asteazkenean.Aukeratutako irakaslea Aitor deitzen da eta gorputz hezkuntzako irakaslea da, Mendebaldea institutuan pasaden urtean klase eman zidan eta hau aukera egokia ikusi nuen elkarrizketa egiteko.
Beraz, lehen aipatu dudan bezala, asteazkenean insttitutura sartu eta bera klase ematen ari zen gimnasioan sartu nintzen.Aitor agurtu eta pixka bat urduri negoen ez nekielako nola azaldu zertarako negoen bertan.Azaldu ostean, galderak erakutsi nizkion ideia bat egiteko eta ikaratu egin zen ikusi zuenean elkarrizketak iraupen handia izango zuela.Tarte txiki bat hitz egiten eman ondoren, azkenean geratu ginen hurrengo egunerako elkarrizketa burutzeko.
Ostegun goizean, bertan agertu nintzen eta elkarrizketari hasiera eman genion liburutegian.Hasieran, elkarrizketan edo materian nahiko zentratu ginen , hau da, galderei erantzun zehatz bat bilatu nahian. Elkarrizketako lehengo bost minutuak igaro ostean elkarizketa asko zabaldu zen eta momento batzuetan galderak alde batera usten genituen eta bi adiskideen arteko elkarrizketa bat zirudien.Argudioak biok ematen genituen errazago egiteko eta askotan Aitorrek galdera batetik beste batzuk sortzen zituen gehiago luzatzeko eta informazio gehiago emateko.
Hogeita hamar minutu pasatu ostean liburutegian jendea sartzen hasi zen eta atsedenaldi bat egiteko aprobetxatu genuen eta bertatik atera eta gorputz hezkuntzako mintegira joan ginen.berta hogei minutu eman ostean elkarrizketari bukaera eman genion.
Elkarrizketa oso interesgarria eta eroso sentitu nintzen.Parte hartzaile ere eta gauza berriak ikasi nituen adi adi egon nintzelako ezer ere ez ahazteko, baina hala ere hasieratik jarri nuen mugikorreko grabagailua inolako ezaugarririk ez galtzeko.Bukatzerakoan bere korreoa eman zidan elkarrizketa pasatzeko eta nik webgune hau eman nion gure iruzkin eta hausnarketak ikusi ahal izateko.
2013(e)ko urriaren 17(a), osteguna
Kontzeptu mapa
Hau 2. testuko kontzeptu mapa da. Danimarkako hezkuntzari buruz doa eta hau da guk eginiko lana. Ez da go oso ondo garatuta testua ulertzen zaila zelako eta Danimarkako hezkuntzaren historiari buruzko datu asko ematen zituelako.
2013(e)ko urriaren 16(a), asteazkena
Mapa kontzeptuala, hezkuntza bereiziari buruzkoa
Honako mapa kontzeptuala, Anne Moir-i egindako entrebista batetik ateratako mapa kontzeptuala da. Anne Moir, hezkuntza bereiziaren aldeko jakituna da, mapa kontzeptualean agertzen diren arrazoiengatik.
2013(e)ko urriaren 15(a), asteartea
Aukeratzeko mapa kontzeptuala
Hemen aurkezten dizuguna aukeratzeko Ballarin P. "El mito de la coeducacion" kontzeptu mapa da. Aste honetan zehar mapa finala igotzea espero dugu.
2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena
Mapa Kontzeptuala
Hemen aurkezten dizuguna 1. testuko (The pseudoscience of single-sex schooling) kontzeptu mapa da. Ez dago guztiz bukatua eta badakigu mapa kontzeptuala testu guztiak hartu behar dituela, baina honela hasi gara gu.
2013(e)ko urriaren 7(a), astelehena
Pigmalion efektuaren arazoen konponbideak
Pasaden astean, Pigmalion efektuari buruzko artikulu bat irakurri genuen, nahiko interesgarria iruditzen zaidana. Baina, arazo batzuk ere baditu, eta arazo horiei konpnbidea bilatzea da gure helburua oraingo honetan.
Lehenbizi aurkitutako arazoa honako hau da: Pigmalion efektuak ez du ikasle txarren eboluzioa hobetzen. Hau da, ikasle txarrek ez dute hobera egingo,nahiz eta haiek saiatu. Zergatik? Gure ustez "txarrak" direnez, ez dizkiegu mezu positiborik bidaltzen eta ondorioz, negatiboak bakarrik jasotzen dituzte. Beraz, ez dute hobera egingo teoria honen arabera. Honen aurrean ezin dugu ezer egin behar. Ikasle txarra badela pentsatzen badugu ez dago ezer egiterik. Beraz, aurreiritzi eta iritzi guztiak ezabatu behar dira eta ikasle guztiak ikasle onak balira bezala tratatu behar ditugu.
Hona hemen beste arazoetako bat. Irakasleak subjetiboak gara, hau da, beti ditugu "faboritoak" direnak, eta baita ikasle "txarrak" ere. Beraz, ez ditugu guztiak berdin tratatzen eta beraz, haien arteko diferentzia handiagotu egingo da. Ondorioz, subjetibotasun guzti hori ezabatu egin behar da, hau da, ezin ditugu ikasle faboritorik eduki ezta ikasle txarrik ere. Gainera, subjetibotasun hori, notetara ere eraman dezakegu. Hau da, ikasle "on" baten izena ikustean azterketa batean, azterketa horrekiko jarrera positiboki aldatzen da eta justu kontrakoa ikasle "txar" baten izena ikustean.
Beraz, subjetibotasun guztia ezabatu beharra dago, eta ikasle guztiak berdin tratatu. Guztienganako jarrera positiboa eduki beharra dago, nahiz eta zaila izan, zeren beti egongo dira besteak baino hobeto ikusten ditugun ikasleak, baina hala ere, saiatu beharra dago

2013(e)ko urriaren 6(a), igandea
Pigmalion efektuaren arazo eta konponbideak
Pasaden asteazkenean, pigmalion efektuari buruzko artikulua irakurri genuen klasean bakarka eta gero, taldeka, honek ekar zezakeen efektu negatiboak edo alde txarrak eman genituen.
Orain efektu negatibo hauek aipatuko ditut eta honen aurrean nire ustez erantzun egokia azalduko dut.
Alde batetik, arazo bezala ikusi genuen ikasle batzuk, ¨ikasle txarrak¨ deiturikoak ezin dutela eboluzionatu irakaslearekin konfiantzarik ez dutelako, honi beldur diotelako...Honen aurrean, irakaslea izan behar da pausoa aurrera ematen duen lehenengoa.Ikasle oro erratu daitekelako eta beste aukera bat merezi duelako.
Bestetik, ikasleak berdin ez tratatzea eta diferentziak sortzea ikasle bakoitza ebaluatzerakoan izan zen.Hau diskriminazio hutsa da eta honen oinarria edozein izan daiteke, hala nola, arraza, generoa arroparen arabera...Hau askotan irakasle askok inkontzienteki egiten dute eta batzuk hobeto tratatuak dira beste batzuk baino nahiz eta irakasleak ez konturatu.Hau gainditzea ez da erraza baina irakasleak esfortsu handiak eginez objetiboa izaten saiatuko da eta arazo bezala planteatzen dugun subjetibotasuna gaindituko du.
Ikusi genuen beste arazo larri bat da irakasle batek ¨ikasle txarra¨ deituriko honen aurrean gaizki tratatuz gero eta esanez ez dela ikasle on bat , azkenean ikasleak hau barneratu eta ez du sinistuko ikasle ona dela eta ongi egiten dakiela.Hau , irakasleak barneraturiko ideiarengatik da.Irakasleak hau konpontzeko jarrera positiboa izan behar du eta nahiz eta ikasle batek zerbait gaizki erantzun edo egin irakasleak animatu behar du aurrera jarrai dezan.
Azkenik, irakasleek ikasle batzuen aurrean mesfidantza handia dutela aipatu genuen eta hau irakaslea beti ikaslearen aurka egotea egingo du.Honen aurrean, lehen aipatu dudan bezala, egin daiteken bakarra jarrera postiboa izatea eta ikaslearen alde agertzdea da.

Pigmalion efektuaren arazoen konponbidea
Pasaden
asteazkenean irakurri genuen artikuluaren arabera pigmalion efektuak bi
motatako jarrerak sortzen ditu. Alde batetik, irakasleak emaitzak onak
espero duenean ikasleengan, hauek emaitza hobeagoak lortzen
dituzte. Portaera honi pigmalionen efektu positiboa deritzo. Beste aldetik,
hezitzaileak konfiantza gutxi duenean ikasleen emaitzetan kontrako jarrera
sortzen da, hau da, pigmalionen efektu negatiboa. Hurrengo artikuluan efektu
honek sortzen dituen arazoak aztertuko ditut:
Ikusi genuen arazoen
artean ikasle guztiak berdin ez tratatzea zen larrienetariko bat. Arazo honek
klasifikazioak sortzen ditu ikasleen artean, hau da, ikasle onak bereizten ditu
ikasle txarren artean eta inkontzienteki taldeak sortzen dira klase barruan. Konfiantza gehiago izaterakoan ikasle onen
taldean, hauei gehiago laguntzen eta zalantzak hobeto argitaratzen die
irakasleak. Ikasle txarren taldea, berriz, baztertuta geratzen da irakasleak ez
dielako informazio berdina ematen.
Ikasle guztiak
berdin tratatzea irtenbide bakarra da arazoa guztiz konpontzeko. Irakasleak ikasleek
jenioak bezala tratatu behar ditu hauek emaitza hobeagoak lortzeko
helburuarekin. Halaber, ikasle “atzeratuei” gehiago lagundu behar die hauen
konfiantza eta ahalegin handiago lortzeko asmoarekin.
Aurreko arazoekin
erlazionatutako dagoen beste arazo bat ikusi genuen planteamendu orduan,
mesfidantza arazoa. Adibidez ikasle txar
batek ondo erantzuten duenean irakasleak
proposatu duen zalantza bati. Egoera hau ematen bada, irakasleak ez dio
ikasleari sinestuko berarekin sortutako mesfidantzagatik. Hau da, irakaslearentzat
ezinezkoa iruditzen zaio ikasle txar batek erantzun egokia ematea. Hau oztopo bat sortzen du, ikasle txarrak ezin
dutelako eboluzionatu ez daukatelako irakaslearen konfiantza ezta laguntza.
Irakasleak ez die ikasle hauei laguntza eskainiko nahiz eta hauek ahalegindu,
irakasleak ikasle txarrak bezala ikusi jarraituko duelako.
Azkeneko arazo
esango litzateke objetibotasun falta ikasleak kalifikatzeko orduan. Hau da,
irakaslea subjektiboa da eta ikasle “hoberenei” nota hobeagoak jartzen die
merezi ez dutenean, bakarrik gogoko dutelako.
Artikulua irakurriz
gero esan dezakegu konturatu gabe gure pentsaerak erakusten dugula eta ikasleak
ezin direla klasifikatu, denak gaitasunak dituztelako jenio batzuk izateko
bidean.
Pigmalion efektuak sorturiko arazoetarako irtenbide bila
Pigmaleon efektuak hainbat alde txar ekar ditzake hezkuntzan ematen denean. Gasteiztarrak taldekoak honako arazoak aurkitu ditugu eta hauek dira nik proposatzen ditudan irtenbideak.
Hasteko "txarrak" diren ikasleek ezin izango lukete eboluzionatu. Hau konpontzeko zailtasunak dituzten ume horiekin banakako plan espezifikoak prestatuko nituzke, guztiak aurrera egin ahal izateko.
Honetaz aparte, gustuko ez dituzun ikasleak edo haiengandik gutxi espero duzun ikasleak, nahiz eta haiek ahalegindu onak izaten ez dute lortuko, zuk ikasle txarrak direlako pentsatzen duzulako. Honek ikasleak desberdin tratatzea eragiten du, eta ondorioz ikasleen arteko diferentziak sortzen dira. Arazo honen irtenbidea ez da erraza aurkitzen, baina horrelakorik ez gertatzeko (ikasleen arteko diferentziak sortzea eta onak edo txarrak diren esatea) nik ez nuke klasearen balorazio orokor bat egingo; hau da, ume bakoitza aztertuko nuke eta ez nituzke kontuan hartuko emaitzak bakarrik, eboluzioa baizik, beti ere minimoetara ailegatzen bada.
Gainera, ikasle "txar" hauek erantzun zuzen bat ematen dutenean ez duzu guztiz sinisten bere kabuz egin duenik, eta nolabaiteko mesfidantza sortzen da umearekiko. Kasu honetan egin beharrekoa guztiz kontrakoa da. Ume hauek normalean mezu negatiboak jasotzen ohituta daude eta konfidantza gutxi daukate bere buruarengan. Irakasle bezala ume hauek ondo egiten dutena goraipatuko nuke, haurrak ikusteko berak ere gauza onak egiteko gai dela, eta besteok hau baloratzen badakigula.
Azkenik objetibotasun falta sortuko litzateke azterketak edo dena delakoak zuzentzerako orduan. Azken arazo hau konpontzeko, nik, irakasle bezala, azterketak norenak diren jakin gabe zuzenduko nituzke.
Egia da irtenbide hauek gauzatzea zaila dela eguneroko lanean, baina kontuan izan behar dugu ume bakoitza ezberdina dela eta lagundu behar diogula aurrera egiten gure lana bere beharretara egokituz.
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)