2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

Pigmalion efektuak sorturiko arazoetarako irtenbide bila

Pigmaleon efektuak hainbat alde txar ekar ditzake hezkuntzan ematen denean. Gasteiztarrak taldekoak honako arazoak aurkitu ditugu eta hauek dira nik proposatzen ditudan irtenbideak.

Hasteko "txarrak" diren ikasleek ezin izango lukete eboluzionatu. Hau konpontzeko zailtasunak dituzten ume horiekin banakako plan espezifikoak prestatuko nituzke, guztiak aurrera egin ahal izateko.

Honetaz aparte, gustuko ez dituzun ikasleak edo haiengandik gutxi espero duzun ikasleak, nahiz eta haiek ahalegindu onak izaten ez dute lortuko, zuk ikasle txarrak direlako pentsatzen duzulako. Honek ikasleak desberdin tratatzea eragiten du, eta ondorioz ikasleen arteko diferentziak sortzen dira. Arazo honen irtenbidea ez da erraza aurkitzen, baina horrelakorik ez gertatzeko (ikasleen arteko diferentziak sortzea eta onak edo txarrak diren esatea) nik ez nuke klasearen balorazio orokor bat egingo; hau da, ume bakoitza aztertuko nuke eta ez nituzke kontuan hartuko emaitzak bakarrik, eboluzioa baizik, beti ere minimoetara ailegatzen bada.

Gainera, ikasle "txar" hauek erantzun zuzen bat ematen dutenean ez duzu guztiz sinisten bere kabuz egin duenik, eta nolabaiteko mesfidantza sortzen da umearekiko. Kasu honetan egin beharrekoa guztiz kontrakoa da. Ume hauek normalean mezu negatiboak jasotzen ohituta daude eta konfidantza gutxi daukate bere buruarengan. Irakasle bezala ume hauek ondo egiten dutena goraipatuko nuke, haurrak ikusteko berak ere gauza onak egiteko gai dela, eta besteok hau baloratzen badakigula.

Azkenik objetibotasun falta sortuko litzateke azterketak edo dena delakoak zuzentzerako orduan. Azken arazo hau konpontzeko, nik, irakasle bezala, azterketak norenak diren jakin gabe zuzenduko nituzke.

Egia da irtenbide hauek gauzatzea zaila dela eguneroko lanean, baina kontuan izan behar dugu ume bakoitza ezberdina dela eta lagundu behar diogula aurrera egiten gure lana bere beharretara egokituz.

1 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Barre eragin dit. Zuk aipatzen dituzun batzuk dira nik egin nahi izaten ditudanak. Ez pentsa erraza denik!

    Hasieran-edo Hasteko "txarrak" diren ikasleek ezin izango lukete eboluzionatu diozu eta gerotxoago Honetaz aparte, gustuko ez dituzun ikasleak edo haiengandik gutxi espero duzun ikasleak... Ez dut argi ulertzen non ipintzen duzun desberdintasunaren muga.

    ErantzunEzabatu