Irakasle gogangarri bati elkarrizketa bat egin behar genuela jakitean, ez nuen oso argi izan ez nori egin, ezta nola egingo nuen elkarrizketa hori, hau da, nola esan irakasle horri bera izan dela nik izan dudan irakaslerik hoberena, lotsa pixkat ematen baitzidan.
Azkenean, Koldo Zubia aukeratu nuen, DBH-n izandako gizarte irakaslea dena, eta orain behar bereziak dituzten ikasleekin ari dena. Hura aukeratu nuen izan dudan irakaslerik hoberenetarikoa izan delako eta harengatik gauza asko ikasi ditudalako, bai irakasle bezala eta baita pertsona bezala ere.
Ostiralean joan nintzen harekin hitz egitera, baina institutuan esan zidaten momentu horretan ez zegoela ikastetxean. Ondorioz, nire telefonoa utzi nien Koldori esateko. Ostiral horretan bertan deitu ninduen eta astelehen honetan geratu gara, gaur goizean.
Beraz, insitutura heltzean nahiko urduri negoen eta are gehiago Koldo hurbildu zaidanean. Elkarrizketa ikastetxeko gela batean egin dugu, behar bereziak dituzten ikasleen ikasgela batean. Nahiz eta hasieran urduri negoen, berarekin berbetan egin ahala, nire urduritasun hori desagertu egin da eta azkenean gustora egon naiz berarekin.
Lana bidali zigutenean tontakeria bat zela pentsatu nuen, beste edozein lan bezalakoa. Orain ordea, beste era batera ikusten dut lan hau. Hau da, beste lan askotatik ez dugu azken finean ezer ikasten, teoria hutsa idazten dugu. Kasu honetan ezberdina da, zerbait ikasi dut elkarrizketa honetaz eta beraz, nahiko pozik nago.
SINATU ETIKETEZ
ErantzunEzabatu----------
Irakurri dut. Pozgarri.