Pasaden asteazkenean, pigmalion efektuari buruzko artikulua irakurri genuen klasean bakarka eta gero, taldeka, honek ekar zezakeen efektu negatiboak edo alde txarrak eman genituen.
Orain efektu negatibo hauek aipatuko ditut eta honen aurrean nire ustez erantzun egokia azalduko dut.
Alde batetik, arazo bezala ikusi genuen ikasle batzuk, ¨ikasle txarrak¨ deiturikoak ezin dutela eboluzionatu irakaslearekin konfiantzarik ez dutelako, honi beldur diotelako...Honen aurrean, irakaslea izan behar da pausoa aurrera ematen duen lehenengoa.Ikasle oro erratu daitekelako eta beste aukera bat merezi duelako.
Bestetik, ikasleak berdin ez tratatzea eta diferentziak sortzea ikasle bakoitza ebaluatzerakoan izan zen.Hau diskriminazio hutsa da eta honen oinarria edozein izan daiteke, hala nola, arraza, generoa arroparen arabera...Hau askotan irakasle askok inkontzienteki egiten dute eta batzuk hobeto tratatuak dira beste batzuk baino nahiz eta irakasleak ez konturatu.Hau gainditzea ez da erraza baina irakasleak esfortsu handiak eginez objetiboa izaten saiatuko da eta arazo bezala planteatzen dugun subjetibotasuna gaindituko du.
Ikusi genuen beste arazo larri bat da irakasle batek ¨ikasle txarra¨ deituriko honen aurrean gaizki tratatuz gero eta esanez ez dela ikasle on bat , azkenean ikasleak hau barneratu eta ez du sinistuko ikasle ona dela eta ongi egiten dakiela.Hau , irakasleak barneraturiko ideiarengatik da.Irakasleak hau konpontzeko jarrera positiboa izan behar du eta nahiz eta ikasle batek zerbait gaizki erantzun edo egin irakasleak animatu behar du aurrera jarrai dezan.
Azkenik, irakasleek ikasle batzuen aurrean mesfidantza handia dutela aipatu genuen eta hau irakaslea beti ikaslearen aurka egotea egingo du.Honen aurrean, lehen aipatu dudan bezala, egin daiteken bakarra jarrera postiboa izatea eta ikaslearen alde agertzdea da.
Kaixo.
ErantzunEzabatuOrain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
---------------------------------------
ETIKETEN BITARTEZ IZENPETU BEHAR DUZU
---------------------------------------
Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
-
Uste dut sakonxeago irakurtzea eta hausnartzea daukazula. Aurkezten dituzun elementuen gainean zorroztasunez hitz egiten duzu, baina azaletik ikertuta.
¨ikasle txarrak¨ deiturikoak diozu; baina artikuluan holakori ez dago.
Bestetik, ikasleak berdin ez tratatzea eta diferentziak sortzea ikasle bakoitza ebaluatzerakoan izan zen. diozu eta gero horren gaineko epai etiko/morala idatzi duzu. Baina ez duzu zure burua sartzen. Zuk ez duzu aurreiritizrik? Eta nolako irakaslea izan behar duzu?