2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea

Autoebaluazioa: Zer ikasi dut ?



Irakasle funtzioa ikasgaia nuela irakurri nuenean, ez nuen idearik ere ez zer ikasiko nuenari buruz. Ez nekien nola emango ziren klaseak edo lan asko egin beharko ziren ez ezer.  Orain, ikasgai honekin bukatzean zerbait argi ikusten dut: Irakasle izaten irakatsi digu. Ikasle mentalitatea ezabatu behar izan dut eta irakasle mentalitatea barneratu. Jada ikasle garelako, baina baita irakasle ere.

Lanei buruz hitz egiten, esan beharra  ikasgaiarekin hastean pentsatu nuela ez zirela lan gehiegi egin behar, baina denborak aurrera egin ahala ikusi dut ez dela horrela izan: Hala ere, hori ona izan da egunero lan egiteko ohitura har nezan.

Egin genuen lehenbiziko lana blog-a sortzea izan zen. Ordura arte ez nuen inoiz blog bat izan eta beraz hasiera zaila izan zen niretzako gutxienez. Hala ere, praktikarekin hobeto maneiatzen dut, nahiz eta orandik zailtasunen bat izan. Blog-ak ez zuelako ezertarako balio pentsatu nuen baina sarrerak egin ahala ikusi nuen informazioa bilatzearekin batera eta sarrerak egitearekin batera gauzak ikasten nituela hezkuntzari buruz.
Hezkuntzari buruzko legeak ikusi genituenean lan gogorra zela iruditu zitzaidan, ehunka artikulu baitzeuden irakurtzeko, baina lana egin ondoren, erabilgarria iruditu zitzaidan gaur egungo hezkuntza ulertzeko eta historian zehar egon diren aldaketak ulertzeko, eta baita LOMCE-ri buruz ikasteko ere bai.

Pigmalion efektua aztertzea izan zen hurrengo lana. Lan interesgarria iruditu zitzaidan. Bertan ikusi eta ikasi nuen etiketak ezabatu egin behar direla eta gure gorputzak ere seinaleak bidal ditzakeela gure ikasleei, bai positiboak eta baita negatiboak ere.

Irakasleari elkarrizketa egiteko ordua heldu zenean ez nuen ulertzen zertarako izango zen erabilgarria elkarrizketa hori. Tontakeria zela pentsatu nuen, eta ez zitzaidan ideia hori asko gustatzen. Erabat okertuta nengoen. Ikasgai osoan egin dudan lanik erabilgarriena izan da. Elkarrizketa honen bitartez ikasi nuen zer zen irakasle izatea. Gainera, irakasle izaten eskolan ikasten dela ikusi nuen, ez magisteritza eskolan. Esperientziak egiten ditu irakasleak irakasle onak, ez unibertsitatean izandako notak edo bertan ikasitakoak. Hainbat gauza erabilgarri ikasten dira, baina betan irakasle izaten eskola batean ikasten da. Hori, irakasle ona denak bakarrik esan dezake.

Etengabeko formakuntzari buruzko lana egingo genuela erabaki  genuenean, egia esan, zerbait gehiago espero nuen. Ez nuen ez nekien ezer ikasi , eta ondorioz ez zitzaidan emankorra iruditu. Besteen gaiak interesgarriagoak irudi zitzaizkidan eta lan horietatik bai ikasi nuen, baina etengabeko formakuntzari buruz ez. Beraz, beste gai bat aukeratu behar genuela uste dut, interesgarriagoa izan zedin.

Azkenengo lana, tutoretzari buruzko lana izan da. Lan hau interesgarria iruditu zait, benetan erabilgarria dela ikusi dudalako, irakasle garenean erabilgarria izango delako. Tutoretza bat egiten ikasi nuen eta asko ikasi dudala iruditu zait. Jose erabili genuen tutoretza kasua aztertzeko eta rol-playing baten bidez egin genuen.  Beraz, esan behar dut irakaslearekin izandako elkarrizketa eta lan hau izan direla lan emankorrenak.


Beraz, kontzeptu mapan eta testuan ikus daitekeenez, gauza asko ikasi ditut irakasgai honetan, irakasgai hau ezberdina izan delako. Besteak teoria hutsa dira, baina irakasgai hau da, irakasleen errealitatera gehien hurbiltzen gaituena, eta horregatik izan da erabilgarria.

Autoebaluazioa; Ikasitakoa

Hasteko, esan beharra dago, ikasgai honetako asmoa zen ikasle bat izatearena alde batera ustea, irakasle perspektiba bat hartzeko. Lanak aurrera joan ahala, uste dut irakasle baten papera hurbiletik ikusi dudala. Lanak egiterakoan gakoa zen irakasle ikuspuntutik egoera ikustea, azkenean emandako lana ona izateko.  Azken finean hori izango da gure etorkizuneko lanbidea eta ezinbestekoa da lehen bai lehen txip aldatzea.  Beste aldetik, azpimarratu nahi dut taldeko lana duen garrantzia, ez bakarrik  ahalik eta nota hoberena lortzeko, baizik eta taldeko kide guztien iritzia errespetatzeko, pieza guztiak beharrezkoak baitirelako  talde baten egituran.

Orain Irakasle funtzioan  ikasitako guztiaren laburpena egingo dut, Blogarekin hasi genuenetik tutoretza lanaren arte. Azkenean kontzeptu mapa baten bidez ikasitakoa gehiago laburtuta igoko dut.

Hasi bezain pronto blog bat eratu behar izan genuen lanak bertan igotzeko. Metodo hau niretzat ezezaguna zen, inoiz ez dudalako blog baten erabilera egin. Zorionez bere erabilera oso erraza da eta azkar ikasi genuen nola maneiatu blogean igotako informazioa. Blogean hainbat gaiei buruz hitz-egin dugu, hezkuntzan egindako murrizketatik , hezkuntza sisteman aldatu beharreko metodologietara. Blogean idazterakoan, aurkitutako informazioa, bai bideoen bidez bai idatzitako artikuluen bidez, garrantzitsua izan da irakaskuntza hau hobeto ulertzeko eta hezkuntzari buruz ezagupen handiago edukitzeko.

Geroxeago Pigmalioen efektuari buruz hitz-egin genuen.  Lan honen  bidez ikasi nuen aurreiritziak eta etiketak saihestu behar direla, ume guztiak kapazak baitirelako zerbait egitera benetan proposatzen dutenean. Horretarako irakasleak ume guztiak motibatu eta berdin tratatu behar ditu. Ume guztien emaitzak egokiak izateko hezitzailearen funtzioa gakoa da. Honek  daukan usteak edo itxaropenak  umeengan ondorioak izaten ditu eta jarrera hori kontrolatu behar du umeen potentzial guztia kanpora ateratzeko.

Ondoren irakaslearekin elkarrizketa egin genuen.  Niretzat hausnarketa moduan oso onuragarria izan zen,  hurbiletik ikusi nuelako  irakasle baten egoera. Elkarrizketa egin baino lehen pentsatu nuen ez zela ezertarako balio baino guztiz okertuta nengoen eta asko ikasi nuen elkarrizketatik.  Aholku oso gomendagarriak jaso aparte erlazio on bat egin nuen irakaslearekin eta zalantzak izaterakoan orain dakit nora jo.

Duela gutxi etengabeko formakuntzaren inguruan lan egin genuen. Aukeratutako gaia balio zigun gai honi buruz gehiago jakiteko, errubrika eta horma-irudi bat nola egin behar den jakiteko eta beste taldeak egindako lanekin gurearekin konparatzeko. Formakuntzaren mundua oso zabala da eta oportunitatez beteta dago.  Gainera arlo askotan sakondu egin ahal da, ez bakarrik teknologia berrien erabileraz edo hizkuntzenetan.  Egindako azkeneko lana tutoretzarena izan da. Ariketa hau baliogarria izan zen bilera bat nola antolatu behar den jakiteko eta gurasoen eta irakaslearen ikuspuntuak et jarrerak ikusteko. Lan honi buruz egin beharreko ariketa lagundu digu gure erruak ikusteko eta gure buruekin kritikagoak izateko.


Amaitzeko, argi dago ikasgai honetan ikasitakoa ez dela izan zerbait teorikoa baizik eta etorkizunean praktikan eraman beharreko jarrerak irakasle on bat izateko. Azpimarragarriena da umeak heztearen garrantzia eta irakasleak izan beharreko portaera umeekin, eduki eta baloreak modu hoberenean irakasteko.


2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

Zer eta nola ikasi dut

 




Irakasle funtzioaren ikasgaia neukala ohartu nintzenean izenarengatik banekien irakasleak duen papera eta jokaerak bertan ikasiko genituela.Ideia hori neure buruan nuelakoan interesgarria eta asko ikasteko nuela pentsatzen nuen eta baita ez zirela lan oso konplexuak izango.

Alde batetik, arrazoia neukan baina bestetik okertuta nengoen.Ez nekien nola emango ziren klaseak,nola ikasiko genuen edo nola irakatsiko zigun irakasleak,hau da , irakaslearen metodologia zein zen.Irakasle funtzioaren bi klasetan egon ostean, konturatu nintzen teknologia berriei erabilpen handia ematen zitzaiola eta zailtasunak handiagotu egin ziren mundu teknologikoan beti nahiko galdua egon naizelako.

Teknologia berrien eredu da ikasgaia egunerokotasunean eramatea egiten digun blog-a.Blog honen erabilera irakasle paperean kokatzea egin dit ikasle izatetik irakasle hipotetiko batera pasatzera egin didana.Bertan, lan modularrarekin batera,gure burua formatzeko eta hezkuntzari ( segregatua , mistoa, beste herrialde batzuetako hezkuntza … )buruz gehiago jakiteko hainbat artikulu irakurri genituen.Artiku hauetan esperimentuak ere bazeuden(rosenthal esperimentua) non ikasleen motibazioa guztiz beharrezkoa dela ikaslea emaitza onak ateratzeko. Artikuluak irakurtzearen metodologia nahiko egokia iruditzen zait erreflexiorako eta hezkidetza hobeto ezagutzeko baina batzuk ingeles ziren eta hori niretzat beste oztopo bat zen.

Teknologia berri hauetaz gain beste asko ere erabili ditugu.Irakasle eredugarri bati elkarrizketa egiterakoan nire mugikorreko grabagailua erabili nuen orain arte hauxe nuenik ere ez nekienean.Elkarrizketa honen bitartez irakaslearen egoeran gehiago barneratu nintzen eta irakasle bat zer den hobeto ezagutu nuen.Tutoretza lantzerakoan ere teknologia berriak erabili genituen.Guk Joseren kasua (Sansomendiko ikasle bat) hartu genuen non gurasoekin egin beharreko bilera bideo baten bitartez filmatu egin genuen eta honetaz gain, bilera deialdi bat eta gure lanaren kritika nola egiten den ere ikasi egin genuen. Umeen ebaluazioa, notak eta portaerak haiei transmititzeko.Kasu honetan ikasi nuen tutorearen zeregina eta jarrerak zeintzuk diren eta edozein arazoren aurrean gurasoekin  hitz egin behar dela eta irtenbide bat lortu beharra dagoela. Esandako guztia, antzerki edo rol playing baten bitartez egin genuen,  talde lanaren alde eginez modu oso praktiko batean.

Bukatzeko, esan beharra daukat gauza asko ikasi ditudala ikasgai honeta baina guztiz garrantzitsua izan dena izan da talde lana sustatzea.

 

2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Autoebaluazioa: Zer ikasi dut ?

Ikasgai honetan hainbat lan egin izan behar ditugu, eta lan hauek eginaz beste hainbat gauza ikasi ditugu ere. Niri dagokidanez, lan bakoitzarekin ikasitakoa aztertu baino lehen, gustatuko litzaidake esatea ikasgai honek, generalean gauza bat irakatsi didala beste guztien gainetik: Irakasle izaten, irakasle bezala pentsatzen alegia. Unibertsitatera sartzerakoan ikaslea nintzen, eta ikasle baten antzera pentsatzen nuen; gaur egun ere banaiz ikaslea, baina egindako lan guztiei esker eta irakaslearen intsistentziari esker (berak beti esaten zigun irakasle ikuspegitik egiteko lanak, eta ez ikasle ikuspegitik) ikasle-pentsaera hori alde batera uztea lortu dut, eta lanak irakasle baten perspektibatik ikustea lortu dudala uzte dut.

Lan konkretuetaz hitz egin behar badugu, kurtso hasieran egindako lanekin nola ez, blog bat eratzen eta maneiatzen  ikasi nuen, baina irakaskuntza edo hezkuntza ikuspegitik, blogean tratatutako hainbat gaiei buruz informazio gehiago edukitzeko balio izan dit egindako lana, adibidez irakasle roboten inguruan, murrizketen inguruan edo duela urte batzuk honako irakasleen estatusaren jaitsieran. Hasieran egin genituen lanen artean ere hezkuntza legeen alderaketen lana aurkitu dezakegu. Lan honi esker 2010eko dekretuaren ondorioz izandako legeen hainbat aldaketa ere ikasi dut, nahiz eta gaur egun informazioa hau ia ahaztuta eduki. Azkenik, hasierako lan ez hain “potolo” hauek egiterakoan ikasi nuena, guretzako irakasle ona zanaren lana egin genuenean hain zuzen ere, zera izan zen; niretzako irakasle on bat nolakoa den jakiten (gerora nik erabili dezakedana nire irakasteko eran), eta hezkuntzako legeek jartzen dituzten “oztopoak” lan hau nahi ez bezala burutzeko, eta nola klaseak dinamikoak egin goitik eskatzen den kurrikuluma betez.

Ondoren Pigmalion efektuaren inguruan aritu ginen; zer zen efektu hau eta zer ondorio ekar zitzakeen hezkuntzan aztertu genuen. Lan honen inguruan, oraintxe azaldu bezala, Pigmalion efektua zer zen ikasi nuen, zer zenari buruzko ideia bat baneukan baina efektu hau eta honen ondorioak hobeto ezagutzeko balio izan zidan lan honek, hezkuntza dituen ondorioak batez ere. Gainera, arazo hauek nola ekiditzen, edo behintzat ekiditzen saiatzen, ikasi nuen, naiz eta nik aipatutako metodo batzuk nahiko utopikoak izan 25 umeko ikasgela baten barruan. Beraz, lan honekin ere ulertu izan zuen beti ezin dela batek pentsatua duena egin  klase batean, daukazun materia eta denbora askotan ez duelako uzten.

Gero irakaslearekin izandako elkarrizketaren lana etorri zen. Elkarrizketa hau benetan oso onuragarria eta batez ere emankorra izan zen. Hezkuntzarekin zer ikusia zuten hainbat gaiei buruz aritu ginen denbora luzean zehar eta hau erabilgarria izan zen gai horiei buruz beste ikuspegi bat ezagutzeko, munduaren barruan hainbat urte daraman pertsona baten iritzia. Gainera bere esperientziak kontatu zizkidan eta horrela etorkizunean aurkituko dudanaren irudikapen erreal eta ez idealizatu bat egin ahal izan nuen. Ikasi nuen irakaslearen lana lanbide oso polit bat dela, baina oso neketsua ere. Klasetik kanpoko faktoreek (umeen familiak, ikastetxearen politika, lan kideak…) ere irakasle lanarengan ere kristoren eragina daukatela ikasi nuen. Esan dezakegu lan honek, hasieran aipatutako irakasle bezala pentsatzearen ideia horri mesede handia egin ziola, azkenean bi irakasleren arteko elkarrizketa bat bezala hartu baikenuen.

Lan modularrari begira ere hainbat testu irakurri eta aztertu genituen, gerora mapa kontzeptual bat egiteko. Hau egiterakoan, nola ez, mapa kontzeptualak egiten ikasi genuen, baina lanaren edukiei dagokienez, beste herrialde batzuetan hezkuntzan generoa nola tratatzen den ikasi nuen. Hezkidetzaren gaia landu eta honi buruzko datu batzuk ezagutzeko balio izan zidan.

Etengabeko hezkuntza delakoa izan zen hurrengoko lana. Gai honen inguruan nahiko lan egin genuen eta hainbat gauza ere ikasi nituen. Guk aukeratutako lana etengabeko formakuntza izan zen eta gai hau prestatzerakoan ondorengo gauzak ezagutu eta ikasi nituen: Zer den eta zertarako balio duen etengabeko formakuntzak, hezkuntzan (irakasleentzako) zer garrantzi duen, nola lor daiteke, zer erakunde edo programa dauden hau lortzeko, etengabe formatzeko dauden zailtasunak zeintzuk diren… Era berean, horma-irudi bat egin behar izan genuen, eta horrelakoak egiten ere ikasi nuen.  Honekin batera errubrika bat egin behar izan genuen. Hau egin baino lehen nik ez nekien zer zen errubrika bat, beraz lan honetan errubrika bat zer den, nola egiten den eta gero haren arabera baloratzen ikasi dut. Besteekin egindako mintegietan berriz, besteek aukeratutako gaiei buruz asko ikasi nuen; adimen anitzak, motibazioa, euskararen erabilera, disziplina eta sentimenduak izan ziren landutako gaiak. Gerora, besteek gure gaiaren inguruan ikasitakoaren ebaluazioa egin izan behar genuen, ondorioz, lan honekin ebaluatzen ere ikasi dut, bai besteen lan baita nire lan propioa ere irakasle bezala.

Egindako azken lana tutoretzarena izan da. Lan hau oso emankorra izan da ere, egoera erreal bat simulatu dugulako, edo behintzat hori egiten saiatu gara. Hasteko guk ezagutzen genuen ume baten kasu hartu eta aztertu behar izan genuen. Ni ikasketa komunitateetan nabiltzan ikastetxetik aukeratu genuen umea, beraz ni izan nintzen umea ebaluatu eta bilera prestatu zuena. Lan honi esker ume baten gurasoekin egin beharreko bilerak nolakoak diren eta nolako jarrera hartu behar den ikasi dut, eta hori islatu nahi izan dugu guk egindako rol play-ean. Baina noski, ez genuen dena ondo egin, izan ere nahiko gauza egin genituen gaizki, beraz lan honekin ere gure burua ebaluatzen eta kritikatzen ikasi dut, behintzat lehen nekiena baino hobeto. Gurasoentzako notatxoa egiten ere ikasi dut, beharrezkoa izango dena benetako irakasle izaten naizenean.

Beraz, ikusi daitekeen bezala, gauza ugari ikasi ditut ikasgai honen bidez, ez bakarrik kontzeptu teorikoak (estudiatu), baizik eta irakasle batek aurrean izango dituen egoerei aurre egiten ikasi dut, beti ere simulazioak edo antzezpenak egiten. Ikasgaiaren izenak ongi esaten duen bezala irakaslearen funtzioa zein den eta nola jokatu behar duen ikasteko baliagarria izan zait ikasgai hau eta egindako lan guztiak.



Goian aipatu dut zer ikasi dudan ikasgai honetan, baina zertarako balioko dit hau gero irakaskuntza munduan? Honako kontzeptu mapan azaltzen dut:

2013(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

Geletako biolentzia


Gero eta maizago ikusten dugu iragarkietan irakasleenganako biolentzia goraka doala. Biolentzia hau ez da fisikoa izan behar, psikologikoa ere izan daiteke (mehatxuak, irainak...). Halaber, irakasleenganako biolentziaz aritzen garenean, ikasleen biolentziaz ari garela uste dugu. Baina, gero eta normalagoa da ikustea gurasoen irain eta mehatxuak ere. Ikasleek bilatzen dutena da irakaslea gutxiestea, beste ikasleen gainetik dagoela frogatzeko edo aldarrikatzeko. Gurasoek bilatzen dutena da beren semeak edozerren gainetik defendatzea, eta berdin zaie irakaslea jotzea edo iraintzea. Kasu hauek, kasu larrienak dira noski, baina hala ere, goraka doaz.

Nola izan daiteke posible irakasle batek irain eta mehatxu hauek jasatea? Are gehiago, nola da posible gurasoek horrelako gauzak egitea? " De tal palo, tal astilla" esaten da gazteleraz. Irakasleak, babesgabeak sentitzen dira, eta asko beldurrez doaz lanera, eta hau pentsaezina da. Beraz, irakasleen segurtasuna ziurtatzen duen erakunde bat ezarri beharko litzateke, irakasleen ziurtasunerako.

Gutako batzuk, errealitate hau bizi dugu. Behin batean, batxilergoan egotean, irakasle batek tutoretza bat izan zuen bere ikasle baten guraoekin. Gurasoek bilera horretan irakasle mehatxatu zuten, ez zeudelako ados irakasleak bere semeari egindako ebaluaketarekin. Irakasle honek, ondorioz, denuntzia jarri zuen eta ikaslea gelaz aldatu zuten eta gurasoek dirua ordaindu behar izan zuten.

Umeen eskuzabaltasuna



Gaur egun, askok esaten dute hezkuntzak porrot egin duela, ez dituela umeak ondo hezi eta beste eredu bat behar dela. Agian ez da perfektua izango, baina bere helburuetariko batzuk bete ditu. Heztea ez da bakarrik teoria irakastea, baloreak transmititzea ere hezkuntzaren helburuetariko bat da. Hori da askok ikusten ez dutena. Jendeak ez du ulertzen zer den heziketa eta ondorioz eskoletan ematen den heziketa txarra dela diote. Bideoan ikus daitekeenez, balore horiek transmitituak izaten ari dira. Umeek eskuzabalak izatea zer den ikasi dute, eta bere eguneroko bizitzetan aplikatzen dute.

Egindako proba nahiko erreza da. Bi plater jartzen dira, estalita betiere. Bi umeek tapa kentzean, bietako batek ez duela ezer ikusten dute, eta besteak otarteko bat duela. Eta zer egiten dute ume guztiek? Ezer ez duenari otarteko erdia eman. Hona hemen hezkuntzaren garaipenetako bat.

2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

Murrizketen aurrean alternatibak bilatzen


Gizartearen gehiengo bati eragiten dio  hezkuntza murrizketak. Honen aurrean, badira alternatibak bilatzen saiatzen diren lekuak. Honen eredu da Sevilla hiriko San Pablo auzoan burututako jarduerak.
Bertan, IES Las Aguas izeneko eskola bat itxi nahi izan da murrizketak direla medio. Argazkian azaltzen den bezala murrizketa hau 4512 irakasle lanik gabe usten ditu.
Auzoak, gurasoak, ikasleak eta irakasleak honek dakarren ondorioak ikusita antolakuntzari ekin diote eta murrizketen aurrean geldirik ez geratzea erabaki dute. Horrela, eskolan sartu eta hau okupatzea erabaki dute, jada hasi egin zuten kurtsoari jarraipena emanez.
Honekin batera, azken urte hauetan eskola honek jasandako baldintzak salatzea erabaki dute hainbat kexa emanez, hala nola, aldagelen egoera edo material falta ikaragarria.Eskola hau hirugarren munduko hezkuntzarekin konparatzera ere heldu dira.
Argazki hau erakusten digunez, murrizketak denei eragiten digute, baina honen eragina gogorragoa da auzo txiroetan non hezkuntza publikoari garrantzi handia ematen zaion. Hau auzo elkartu baten errealitatea da non alternatibaren bitartez hezkuntza duin baten alde borrokatzen den, argi dutelako gazteak hezkuntzarik gabe ez dutelako etorkizun handirik izango.
Hau da gaur egungo errealitatea. Ikaslego osoa mobilizatzen ari da edozein ingurutan alternatibak bilatzen eta herriaren haserrea erakutziz. Batzuk manifestazioak, itxialdiak, paroak, grebak... egiten dituzte murrizketei erantzun bat bilatu nahian baina gure ustez, murrizketen aurrean eman daiteken erantzun eraginkor eta azkarrenetako bat persona hauek burututako okupazioa da.