2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea

Autoebaluazioa: Zer ikasi dut ?



Irakasle funtzioa ikasgaia nuela irakurri nuenean, ez nuen idearik ere ez zer ikasiko nuenari buruz. Ez nekien nola emango ziren klaseak edo lan asko egin beharko ziren ez ezer.  Orain, ikasgai honekin bukatzean zerbait argi ikusten dut: Irakasle izaten irakatsi digu. Ikasle mentalitatea ezabatu behar izan dut eta irakasle mentalitatea barneratu. Jada ikasle garelako, baina baita irakasle ere.

Lanei buruz hitz egiten, esan beharra  ikasgaiarekin hastean pentsatu nuela ez zirela lan gehiegi egin behar, baina denborak aurrera egin ahala ikusi dut ez dela horrela izan: Hala ere, hori ona izan da egunero lan egiteko ohitura har nezan.

Egin genuen lehenbiziko lana blog-a sortzea izan zen. Ordura arte ez nuen inoiz blog bat izan eta beraz hasiera zaila izan zen niretzako gutxienez. Hala ere, praktikarekin hobeto maneiatzen dut, nahiz eta orandik zailtasunen bat izan. Blog-ak ez zuelako ezertarako balio pentsatu nuen baina sarrerak egin ahala ikusi nuen informazioa bilatzearekin batera eta sarrerak egitearekin batera gauzak ikasten nituela hezkuntzari buruz.
Hezkuntzari buruzko legeak ikusi genituenean lan gogorra zela iruditu zitzaidan, ehunka artikulu baitzeuden irakurtzeko, baina lana egin ondoren, erabilgarria iruditu zitzaidan gaur egungo hezkuntza ulertzeko eta historian zehar egon diren aldaketak ulertzeko, eta baita LOMCE-ri buruz ikasteko ere bai.

Pigmalion efektua aztertzea izan zen hurrengo lana. Lan interesgarria iruditu zitzaidan. Bertan ikusi eta ikasi nuen etiketak ezabatu egin behar direla eta gure gorputzak ere seinaleak bidal ditzakeela gure ikasleei, bai positiboak eta baita negatiboak ere.

Irakasleari elkarrizketa egiteko ordua heldu zenean ez nuen ulertzen zertarako izango zen erabilgarria elkarrizketa hori. Tontakeria zela pentsatu nuen, eta ez zitzaidan ideia hori asko gustatzen. Erabat okertuta nengoen. Ikasgai osoan egin dudan lanik erabilgarriena izan da. Elkarrizketa honen bitartez ikasi nuen zer zen irakasle izatea. Gainera, irakasle izaten eskolan ikasten dela ikusi nuen, ez magisteritza eskolan. Esperientziak egiten ditu irakasleak irakasle onak, ez unibertsitatean izandako notak edo bertan ikasitakoak. Hainbat gauza erabilgarri ikasten dira, baina betan irakasle izaten eskola batean ikasten da. Hori, irakasle ona denak bakarrik esan dezake.

Etengabeko formakuntzari buruzko lana egingo genuela erabaki  genuenean, egia esan, zerbait gehiago espero nuen. Ez nuen ez nekien ezer ikasi , eta ondorioz ez zitzaidan emankorra iruditu. Besteen gaiak interesgarriagoak irudi zitzaizkidan eta lan horietatik bai ikasi nuen, baina etengabeko formakuntzari buruz ez. Beraz, beste gai bat aukeratu behar genuela uste dut, interesgarriagoa izan zedin.

Azkenengo lana, tutoretzari buruzko lana izan da. Lan hau interesgarria iruditu zait, benetan erabilgarria dela ikusi dudalako, irakasle garenean erabilgarria izango delako. Tutoretza bat egiten ikasi nuen eta asko ikasi dudala iruditu zait. Jose erabili genuen tutoretza kasua aztertzeko eta rol-playing baten bidez egin genuen.  Beraz, esan behar dut irakaslearekin izandako elkarrizketa eta lan hau izan direla lan emankorrenak.


Beraz, kontzeptu mapan eta testuan ikus daitekeenez, gauza asko ikasi ditut irakasgai honetan, irakasgai hau ezberdina izan delako. Besteak teoria hutsa dira, baina irakasgai hau da, irakasleen errealitatera gehien hurbiltzen gaituena, eta horregatik izan da erabilgarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina