2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Autoebaluazioa: Zer ikasi dut ?

Ikasgai honetan hainbat lan egin izan behar ditugu, eta lan hauek eginaz beste hainbat gauza ikasi ditugu ere. Niri dagokidanez, lan bakoitzarekin ikasitakoa aztertu baino lehen, gustatuko litzaidake esatea ikasgai honek, generalean gauza bat irakatsi didala beste guztien gainetik: Irakasle izaten, irakasle bezala pentsatzen alegia. Unibertsitatera sartzerakoan ikaslea nintzen, eta ikasle baten antzera pentsatzen nuen; gaur egun ere banaiz ikaslea, baina egindako lan guztiei esker eta irakaslearen intsistentziari esker (berak beti esaten zigun irakasle ikuspegitik egiteko lanak, eta ez ikasle ikuspegitik) ikasle-pentsaera hori alde batera uztea lortu dut, eta lanak irakasle baten perspektibatik ikustea lortu dudala uzte dut.

Lan konkretuetaz hitz egin behar badugu, kurtso hasieran egindako lanekin nola ez, blog bat eratzen eta maneiatzen  ikasi nuen, baina irakaskuntza edo hezkuntza ikuspegitik, blogean tratatutako hainbat gaiei buruz informazio gehiago edukitzeko balio izan dit egindako lana, adibidez irakasle roboten inguruan, murrizketen inguruan edo duela urte batzuk honako irakasleen estatusaren jaitsieran. Hasieran egin genituen lanen artean ere hezkuntza legeen alderaketen lana aurkitu dezakegu. Lan honi esker 2010eko dekretuaren ondorioz izandako legeen hainbat aldaketa ere ikasi dut, nahiz eta gaur egun informazioa hau ia ahaztuta eduki. Azkenik, hasierako lan ez hain “potolo” hauek egiterakoan ikasi nuena, guretzako irakasle ona zanaren lana egin genuenean hain zuzen ere, zera izan zen; niretzako irakasle on bat nolakoa den jakiten (gerora nik erabili dezakedana nire irakasteko eran), eta hezkuntzako legeek jartzen dituzten “oztopoak” lan hau nahi ez bezala burutzeko, eta nola klaseak dinamikoak egin goitik eskatzen den kurrikuluma betez.

Ondoren Pigmalion efektuaren inguruan aritu ginen; zer zen efektu hau eta zer ondorio ekar zitzakeen hezkuntzan aztertu genuen. Lan honen inguruan, oraintxe azaldu bezala, Pigmalion efektua zer zen ikasi nuen, zer zenari buruzko ideia bat baneukan baina efektu hau eta honen ondorioak hobeto ezagutzeko balio izan zidan lan honek, hezkuntza dituen ondorioak batez ere. Gainera, arazo hauek nola ekiditzen, edo behintzat ekiditzen saiatzen, ikasi nuen, naiz eta nik aipatutako metodo batzuk nahiko utopikoak izan 25 umeko ikasgela baten barruan. Beraz, lan honekin ere ulertu izan zuen beti ezin dela batek pentsatua duena egin  klase batean, daukazun materia eta denbora askotan ez duelako uzten.

Gero irakaslearekin izandako elkarrizketaren lana etorri zen. Elkarrizketa hau benetan oso onuragarria eta batez ere emankorra izan zen. Hezkuntzarekin zer ikusia zuten hainbat gaiei buruz aritu ginen denbora luzean zehar eta hau erabilgarria izan zen gai horiei buruz beste ikuspegi bat ezagutzeko, munduaren barruan hainbat urte daraman pertsona baten iritzia. Gainera bere esperientziak kontatu zizkidan eta horrela etorkizunean aurkituko dudanaren irudikapen erreal eta ez idealizatu bat egin ahal izan nuen. Ikasi nuen irakaslearen lana lanbide oso polit bat dela, baina oso neketsua ere. Klasetik kanpoko faktoreek (umeen familiak, ikastetxearen politika, lan kideak…) ere irakasle lanarengan ere kristoren eragina daukatela ikasi nuen. Esan dezakegu lan honek, hasieran aipatutako irakasle bezala pentsatzearen ideia horri mesede handia egin ziola, azkenean bi irakasleren arteko elkarrizketa bat bezala hartu baikenuen.

Lan modularrari begira ere hainbat testu irakurri eta aztertu genituen, gerora mapa kontzeptual bat egiteko. Hau egiterakoan, nola ez, mapa kontzeptualak egiten ikasi genuen, baina lanaren edukiei dagokienez, beste herrialde batzuetan hezkuntzan generoa nola tratatzen den ikasi nuen. Hezkidetzaren gaia landu eta honi buruzko datu batzuk ezagutzeko balio izan zidan.

Etengabeko hezkuntza delakoa izan zen hurrengoko lana. Gai honen inguruan nahiko lan egin genuen eta hainbat gauza ere ikasi nituen. Guk aukeratutako lana etengabeko formakuntza izan zen eta gai hau prestatzerakoan ondorengo gauzak ezagutu eta ikasi nituen: Zer den eta zertarako balio duen etengabeko formakuntzak, hezkuntzan (irakasleentzako) zer garrantzi duen, nola lor daiteke, zer erakunde edo programa dauden hau lortzeko, etengabe formatzeko dauden zailtasunak zeintzuk diren… Era berean, horma-irudi bat egin behar izan genuen, eta horrelakoak egiten ere ikasi nuen.  Honekin batera errubrika bat egin behar izan genuen. Hau egin baino lehen nik ez nekien zer zen errubrika bat, beraz lan honetan errubrika bat zer den, nola egiten den eta gero haren arabera baloratzen ikasi dut. Besteekin egindako mintegietan berriz, besteek aukeratutako gaiei buruz asko ikasi nuen; adimen anitzak, motibazioa, euskararen erabilera, disziplina eta sentimenduak izan ziren landutako gaiak. Gerora, besteek gure gaiaren inguruan ikasitakoaren ebaluazioa egin izan behar genuen, ondorioz, lan honekin ebaluatzen ere ikasi dut, bai besteen lan baita nire lan propioa ere irakasle bezala.

Egindako azken lana tutoretzarena izan da. Lan hau oso emankorra izan da ere, egoera erreal bat simulatu dugulako, edo behintzat hori egiten saiatu gara. Hasteko guk ezagutzen genuen ume baten kasu hartu eta aztertu behar izan genuen. Ni ikasketa komunitateetan nabiltzan ikastetxetik aukeratu genuen umea, beraz ni izan nintzen umea ebaluatu eta bilera prestatu zuena. Lan honi esker ume baten gurasoekin egin beharreko bilerak nolakoak diren eta nolako jarrera hartu behar den ikasi dut, eta hori islatu nahi izan dugu guk egindako rol play-ean. Baina noski, ez genuen dena ondo egin, izan ere nahiko gauza egin genituen gaizki, beraz lan honekin ere gure burua ebaluatzen eta kritikatzen ikasi dut, behintzat lehen nekiena baino hobeto. Gurasoentzako notatxoa egiten ere ikasi dut, beharrezkoa izango dena benetako irakasle izaten naizenean.

Beraz, ikusi daitekeen bezala, gauza ugari ikasi ditut ikasgai honen bidez, ez bakarrik kontzeptu teorikoak (estudiatu), baizik eta irakasle batek aurrean izango dituen egoerei aurre egiten ikasi dut, beti ere simulazioak edo antzezpenak egiten. Ikasgaiaren izenak ongi esaten duen bezala irakaslearen funtzioa zein den eta nola jokatu behar duen ikasteko baliagarria izan zait ikasgai hau eta egindako lan guztiak.



Goian aipatu dut zer ikasi dudan ikasgai honetan, baina zertarako balioko dit hau gero irakaskuntza munduan? Honako kontzeptu mapan azaltzen dut:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina