Gasteizko magisteritzako 4 ikasle gara eta hau da gure bloga !!Bertan eskegiko ditugu astero zenbait hezkuntzari buruzko hausnarketa.
2013(e)ko abenduaren 5(a), osteguna
Geletako biolentzia
Gero eta maizago ikusten dugu iragarkietan irakasleenganako biolentzia goraka doala. Biolentzia hau ez da fisikoa izan behar, psikologikoa ere izan daiteke (mehatxuak, irainak...). Halaber, irakasleenganako biolentziaz aritzen garenean, ikasleen biolentziaz ari garela uste dugu. Baina, gero eta normalagoa da ikustea gurasoen irain eta mehatxuak ere. Ikasleek bilatzen dutena da irakaslea gutxiestea, beste ikasleen gainetik dagoela frogatzeko edo aldarrikatzeko. Gurasoek bilatzen dutena da beren semeak edozerren gainetik defendatzea, eta berdin zaie irakaslea jotzea edo iraintzea. Kasu hauek, kasu larrienak dira noski, baina hala ere, goraka doaz.
Nola izan daiteke posible irakasle batek irain eta mehatxu hauek jasatea? Are gehiago, nola da posible gurasoek horrelako gauzak egitea? " De tal palo, tal astilla" esaten da gazteleraz. Irakasleak, babesgabeak sentitzen dira, eta asko beldurrez doaz lanera, eta hau pentsaezina da. Beraz, irakasleen segurtasuna ziurtatzen duen erakunde bat ezarri beharko litzateke, irakasleen ziurtasunerako.
Gutako batzuk, errealitate hau bizi dugu. Behin batean, batxilergoan egotean, irakasle batek tutoretza bat izan zuen bere ikasle baten guraoekin. Gurasoek bilera horretan irakasle mehatxatu zuten, ez zeudelako ados irakasleak bere semeari egindako ebaluaketarekin. Irakasle honek, ondorioz, denuntzia jarri zuen eta ikaslea gelaz aldatu zuten eta gurasoek dirua ordaindu behar izan zuten.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)

Egoera zaila da planteatzen duzuna; baina ez dut ikusten zuk nola lotzen duzun zure etorkizuneko lanarekin, ez zein irtenbide ikusten duzun ez ezer.
ErantzunEzabatu