Hasteko, esan
beharra dago, ikasgai honetako asmoa zen ikasle bat izatearena alde batera
ustea, irakasle perspektiba bat hartzeko. Lanak aurrera joan ahala, uste dut
irakasle baten papera hurbiletik ikusi dudala. Lanak egiterakoan gakoa zen
irakasle ikuspuntutik egoera ikustea, azkenean emandako lana ona izateko. Azken finean hori izango da gure etorkizuneko
lanbidea eta ezinbestekoa da lehen bai lehen txip aldatzea. Beste aldetik, azpimarratu nahi dut taldeko
lana duen garrantzia, ez bakarrik ahalik
eta nota hoberena lortzeko, baizik eta taldeko kide guztien iritzia
errespetatzeko, pieza guztiak beharrezkoak baitirelako talde baten egituran.
Orain Irakasle funtzioan
ikasitako guztiaren laburpena egingo
dut, Blogarekin hasi genuenetik tutoretza lanaren arte. Azkenean kontzeptu mapa
baten bidez ikasitakoa gehiago laburtuta
igoko dut.
Hasi bezain pronto
blog bat eratu behar izan genuen lanak bertan igotzeko. Metodo hau niretzat
ezezaguna zen, inoiz ez dudalako blog baten erabilera egin. Zorionez bere
erabilera oso erraza da eta azkar ikasi genuen nola maneiatu blogean igotako
informazioa. Blogean hainbat gaiei buruz
hitz-egin dugu, hezkuntzan egindako murrizketatik , hezkuntza sisteman aldatu
beharreko metodologietara. Blogean idazterakoan, aurkitutako informazioa, bai bideoen
bidez bai idatzitako artikuluen bidez, garrantzitsua izan da irakaskuntza hau
hobeto ulertzeko eta hezkuntzari buruz ezagupen handiago edukitzeko.
Geroxeago Pigmalioen
efektuari buruz hitz-egin genuen. Lan
honen bidez ikasi nuen aurreiritziak eta
etiketak saihestu behar direla, ume guztiak kapazak baitirelako zerbait egitera
benetan proposatzen dutenean. Horretarako irakasleak ume guztiak motibatu eta
berdin tratatu behar ditu. Ume guztien emaitzak egokiak izateko hezitzailearen
funtzioa gakoa da. Honek daukan usteak
edo itxaropenak umeengan ondorioak
izaten ditu eta jarrera hori kontrolatu behar du umeen potentzial guztia kanpora
ateratzeko.
Ondoren irakaslearekin
elkarrizketa egin genuen. Niretzat hausnarketa
moduan oso onuragarria izan zen,
hurbiletik ikusi nuelako irakasle
baten egoera. Elkarrizketa egin baino lehen pentsatu nuen ez zela ezertarako
balio baino guztiz okertuta nengoen eta asko ikasi nuen elkarrizketatik. Aholku oso gomendagarriak jaso aparte erlazio
on bat egin nuen irakaslearekin eta zalantzak izaterakoan orain dakit nora jo.
Duela gutxi etengabeko
formakuntzaren inguruan lan egin genuen. Aukeratutako gaia balio zigun gai honi
buruz gehiago jakiteko, errubrika eta horma-irudi bat nola egin behar den
jakiteko eta beste taldeak egindako lanekin gurearekin konparatzeko.
Formakuntzaren mundua oso zabala da eta oportunitatez beteta dago. Gainera arlo askotan sakondu egin ahal da, ez
bakarrik teknologia berrien erabileraz edo hizkuntzenetan. Egindako azkeneko lana tutoretzarena izan da.
Ariketa hau baliogarria izan zen bilera bat nola antolatu behar den jakiteko
eta gurasoen eta irakaslearen ikuspuntuak et jarrerak ikusteko. Lan honi buruz
egin beharreko ariketa lagundu digu gure erruak ikusteko eta gure buruekin kritikagoak
izateko.
Amaitzeko, argi
dago ikasgai honetan ikasitakoa ez dela izan zerbait teorikoa baizik eta
etorkizunean praktikan eraman beharreko jarrerak irakasle on bat izateko.
Azpimarragarriena da umeak heztearen garrantzia eta irakasleak izan beharreko
portaera umeekin, eduki eta baloreak modu hoberenean irakasteko.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina