2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

IRAKASLE BATEKIN ELKARRIZKETA

Klasean irakasle miresgarri bati elkarrizketa egitearen lanari hasiera eman nion pasaden asteazkenean.Aukeratutako irakaslea Aitor deitzen da eta gorputz hezkuntzako  irakaslea da, Mendebaldea institutuan pasaden urtean klase eman zidan  eta hau aukera egokia ikusi nuen elkarrizketa egiteko.
 
Beraz, lehen aipatu dudan bezala, asteazkenean  insttitutura sartu eta bera klase ematen ari zen gimnasioan sartu nintzen.Aitor agurtu eta  pixka bat urduri negoen ez nekielako nola azaldu zertarako negoen bertan.Azaldu ostean, galderak erakutsi nizkion ideia bat egiteko eta ikaratu egin zen ikusi zuenean elkarrizketak iraupen handia izango zuela.Tarte txiki bat hitz egiten eman ondoren, azkenean geratu ginen hurrengo egunerako elkarrizketa burutzeko.
 
Ostegun goizean, bertan agertu nintzen eta elkarrizketari hasiera eman genion liburutegian.Hasieran, elkarrizketan edo materian nahiko zentratu ginen , hau da, galderei erantzun zehatz bat bilatu nahian. Elkarrizketako lehengo bost minutuak igaro ostean elkarizketa asko zabaldu zen eta momento batzuetan galderak alde batera usten genituen eta bi adiskideen arteko elkarrizketa bat zirudien.Argudioak biok ematen genituen errazago egiteko eta askotan Aitorrek galdera batetik beste batzuk sortzen zituen gehiago luzatzeko eta informazio gehiago emateko.
 
Hogeita hamar minutu pasatu ostean liburutegian jendea sartzen hasi zen eta atsedenaldi bat egiteko aprobetxatu genuen eta bertatik atera eta gorputz hezkuntzako mintegira joan ginen.berta hogei minutu eman ostean  elkarrizketari bukaera eman genion.
 
Elkarrizketa oso interesgarria eta eroso sentitu nintzen.Parte hartzaile ere eta gauza berriak ikasi nituen  adi adi egon nintzelako ezer ere ez ahazteko, baina hala ere  hasieratik jarri nuen mugikorreko grabagailua inolako ezaugarririk ez galtzeko.Bukatzerakoan bere korreoa eman zidan elkarrizketa pasatzeko eta nik webgune hau eman nion gure iruzkin eta hausnarketak ikusi ahal izateko.


1 iruzkin:

  1. Ematen du ondo aukeratu duzula Aitor aukeratuta. Pozten nau, gainera, berak ere irakukrriko duela jakiteak; horrek lanari zentzu handiagoa emango diola uste dut.
    --
    Beno, orain lanaren hurrengo maila; behin irakaslearekin egon eta gero eta nola joan zaizun subjektibotasunez kontatuta, analisi objektiboagoa egiten saiatu behar duzu (datorren klasera ekarri beharko duzuna).
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ErantzunEzabatu