Irakasle elkarrizketei buruz hausnarketa hau egiteko taldekide guztiak elkartu eta hainbat ideia nagusi eta iritzi ezberdinak eman ostean hainbat ondorio atera ditugu.
Denok ados jarri gara esanez irakasleek pertsonekin lan egiten dutela (ez makinekin edo antzekoekin, gainontzeko langileak bezala); hauek sentimenduak dituztela eta okertu daitezkela. Horregatik irakasle izateak ikasleak entzutea, laguntzea, klasea emateko gogoak izatea... dakar, eta nola ez, pazientzia handia izatea.
Bestetik, elkarrizketa egin diogun irakasle orok argi utzi du unibertsitatean ikasten dena nahiko teorikoa dela eta gero errealitatea oso ezberdina dela. Irakasle ona izateko esperientzia eta praktika asko izatea ezinbestekoa da eta honetaz gain umeak ulertu eta haiekiko harremana ona izatea beharrezkoa da. Irakasle on bat askotan aurkitzen dugun irakasle aspergarri eta autoritarioaren kontrakoa da. Ez du berak bakarrik hitz egin behar, baizik eta klaseak dinamikoak egin behar ditu.
Irakasleek guri argi utzitako beste gauza bat zera da, harremnez beteriko lanbidea dela. Haurrekin, gurasoekin, lankideekin... harreman konstante batean zaude eta horietako batzuekin nola jardun ez da irakasten karrera honetan, gurasoekin adibidez. Gainera, harreman hauek guztiek garrantzi handia hartzen dute, hauen arabera lan polit eta eramangarria izan daitekelako edo, bestalde, lan astun eta gogaikarria.
Bukatzeko, irakasle on baten beste ezaugarri bat klasea ematerako orduan positibotasuna transmititzea da. Honek esan nahi du zailtasunak dituzten ikasleei laguntza gehiago ematea eta ikasle txarrak direnaren ideia burutik kentzea.
Ideia guzti hauen ondorio bezala ohartu gara ez dela erraza irakasle izatea eta prestakuntza handia beharrezkoa dela. Baina denok ados gaude ere elkarrizketa egin ostean irakasle izateko gogoak handitu zaizkigula.
Irakurri dut
ErantzunEzabatu