2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

Irakaslearekin elkarrizketa

Irakasle bati elkarrizketa bat egin behar niola jakin nuenean ez nuen argi izan nori egin behar nion. Irakasle asko izan ditut nire bizitzan zehar eta zaila izan zen horietako bat aukeratzea baina azkenean Carlos hautatu nuen. Nire gimnasiako irakaslea izateaz aparte nire amaren lankidea izan zen ere, beraz ez zen zaila izan bere telefono zenbakia lortzea. Deitu eta egun batean geratzen saiatu ginen baina  ez zen posible izan astegun batean bere eskolara joatea elkarrizketa burutzera. Hau ikusita, berak bere  etxera gonbidatu ninduen, larunbat edo igande batean joateko. Ideia honek ez zidan grazia handirik egin, baina bera tematu zen, eta besterik ezean… Beraz, elkarrizketa nolakoa izango zen eta zelako galderak egingo nizkion esan nion eta igandean bere etxera joatekotan geratu ginen.


Azkenean igandea ailegatu zen eta bere etxera joan nintzen. Oso urduri nengoen; zurea ez den etxe batera joatea eta zure irakasle ohi batekin ordu bateko solasaldia izatea ez da oso plan erosoa, baina horra joan nintzen. Elkarrizketa hasi baino lehen,  eskatutako galdera minimoak berriro erakutsi nizkion eta berak pixkat pentsatuta euki zuenean bere etxeko terrazara atera ginen elkarrizketa burutzera, eta berak bere puruak erre zitzan.

Hasieran, nik bere lehenengo urteak nolakoak izan ziren azaltzeko eskatu nion, eta berak horrekin hasiz, ia galdera guztiak erantzun zizkidan 25 minututan, monologo bat balitz bezala, kontzeptu batzuk beste batzuekin lotuz eta, nola ez, nire lana erraztuz. Hori bai, 8 minutu bakarrik gindoazela dei bat egin zioten eta joan egin behar izan zen, baina horretaz aparte, ez genuen inolako etenik izan. 

Gutxika gutxika, ni konfidantza hartuz joan nintzen eta azkenean ordu eta erdiko solasaldi bat bilakatu zen; berak hezkuntzari buruzko bere iritziak emanez eta nik nireak (oso antzekoak, portzierto). Denetarik hitz egin genuen, bai heziketa fisikoari buruz, baita gaur egungo hezkuntza egoerataz ere. Bitxikeria moduan esan beharra dago solasaldiaren bukaera nire mobilaren bateriak markatu zuen, bateria bukatzear baitzegoen.

Oso esperientzia ona izan da. Esperientzia handiko pertsona baten bizipenak eta iritzia entzunda asko ikasi dut, eta nire lanbidea izango denari buruzko hainbat erreflexio sortarazi dizkit.

1 iruzkin:

  1. Itxuraz behintzat, oso emankorra elkarrizketa! Hori ona da, gero.
    --
    Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
    Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ErantzunEzabatu