Pasaden
asteazkenean irakurri genuen artikuluaren arabera pigmalion efektuak bi
motatako jarrerak sortzen ditu. Alde batetik, irakasleak emaitzak onak
espero duenean ikasleengan, hauek emaitza hobeagoak lortzen
dituzte. Portaera honi pigmalionen efektu positiboa deritzo. Beste aldetik,
hezitzaileak konfiantza gutxi duenean ikasleen emaitzetan kontrako jarrera
sortzen da, hau da, pigmalionen efektu negatiboa. Hurrengo artikuluan efektu
honek sortzen dituen arazoak aztertuko ditut:
Ikusi genuen arazoen
artean ikasle guztiak berdin ez tratatzea zen larrienetariko bat. Arazo honek
klasifikazioak sortzen ditu ikasleen artean, hau da, ikasle onak bereizten ditu
ikasle txarren artean eta inkontzienteki taldeak sortzen dira klase barruan. Konfiantza gehiago izaterakoan ikasle onen
taldean, hauei gehiago laguntzen eta zalantzak hobeto argitaratzen die
irakasleak. Ikasle txarren taldea, berriz, baztertuta geratzen da irakasleak ez
dielako informazio berdina ematen.
Ikasle guztiak
berdin tratatzea irtenbide bakarra da arazoa guztiz konpontzeko. Irakasleak ikasleek
jenioak bezala tratatu behar ditu hauek emaitza hobeagoak lortzeko
helburuarekin. Halaber, ikasle “atzeratuei” gehiago lagundu behar die hauen
konfiantza eta ahalegin handiago lortzeko asmoarekin.
Aurreko arazoekin
erlazionatutako dagoen beste arazo bat ikusi genuen planteamendu orduan,
mesfidantza arazoa. Adibidez ikasle txar
batek ondo erantzuten duenean irakasleak
proposatu duen zalantza bati. Egoera hau ematen bada, irakasleak ez dio
ikasleari sinestuko berarekin sortutako mesfidantzagatik. Hau da, irakaslearentzat
ezinezkoa iruditzen zaio ikasle txar batek erantzun egokia ematea. Hau oztopo bat sortzen du, ikasle txarrak ezin
dutelako eboluzionatu ez daukatelako irakaslearen konfiantza ezta laguntza.
Irakasleak ez die ikasle hauei laguntza eskainiko nahiz eta hauek ahalegindu,
irakasleak ikasle txarrak bezala ikusi jarraituko duelako.
Azkeneko arazo
esango litzateke objetibotasun falta ikasleak kalifikatzeko orduan. Hau da,
irakaslea subjektiboa da eta ikasle “hoberenei” nota hobeagoak jartzen die
merezi ez dutenean, bakarrik gogoko dutelako.
Artikulua irakurriz
gero esan dezakegu konturatu gabe gure pentsaerak erakusten dugula eta ikasleak
ezin direla klasifikatu, denak gaitasunak dituztelako jenio batzuk izateko
bidean.
Kaixo.
ErantzunEzabatuOrain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
---------------------------------------
---------------------------------------
Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
-
Esaten dituzun ideia batzuk interesgarri egin zaizkit. Jenio bezala tratatzearena, esate baterako.
Nik kritika bat egingo nizuke adibiderik ipini gabe: ez duzu irakasle jarrerarik hartzen. Eta ia-ia irakaslea zara, karrera amaitzea baino ez duzu falta titulua hartzeko, hobeto horrela pentsatuko bazenu.
Idazteko orduan zure jarrera ikasle argiarena da; ikasle zorrotza gainera. Baina orain zure buruaren irakaslea ere bazara.