2013(e)ko urriaren 7(a), astelehena

Pigmalion efektuaren arazoen konponbideak

Pasaden astean, Pigmalion efektuari buruzko artikulu bat irakurri genuen, nahiko interesgarria iruditzen zaidana. Baina, arazo batzuk ere baditu, eta arazo horiei konpnbidea bilatzea da gure helburua oraingo honetan.

Lehenbizi aurkitutako arazoa honako hau da: Pigmalion efektuak ez du ikasle txarren eboluzioa hobetzen. Hau da, ikasle txarrek ez dute hobera egingo,nahiz eta haiek saiatu. Zergatik? Gure ustez "txarrak" direnez, ez dizkiegu mezu positiborik bidaltzen eta ondorioz, negatiboak bakarrik jasotzen dituzte. Beraz, ez dute hobera egingo teoria honen arabera. Honen aurrean ezin dugu ezer egin behar. Ikasle txarra badela pentsatzen badugu ez dago ezer egiterik. Beraz, aurreiritzi eta iritzi guztiak ezabatu behar dira eta ikasle guztiak ikasle onak balira bezala tratatu behar ditugu.

Hona hemen beste arazoetako bat. Irakasleak subjetiboak gara, hau da, beti ditugu "faboritoak" direnak, eta baita ikasle "txarrak" ere. Beraz, ez ditugu guztiak berdin tratatzen eta beraz, haien arteko diferentzia handiagotu egingo da. Ondorioz, subjetibotasun guzti hori ezabatu egin behar da, hau da, ezin ditugu ikasle faboritorik eduki ezta ikasle txarrik ere. Gainera, subjetibotasun hori, notetara ere eraman dezakegu. Hau da, ikasle "on" baten izena ikustean azterketa batean, azterketa horrekiko jarrera positiboki aldatzen da eta justu kontrakoa ikasle "txar" baten izena ikustean.

Beraz, subjetibotasun guztia ezabatu beharra dago, eta ikasle guztiak berdin tratatu. Guztienganako jarrera positiboa eduki beharra dago, nahiz eta zaila izan, zeren beti egongo dira besteak baino hobeto ikusten ditugun ikasleak, baina hala ere, saiatu beharra dago

1 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    ez du ikasle txarren eboluzioa hobetzen. Hau da, ikasle txarrek ez dute hobera egingo, diozu. Uste dut ikuspegia apur bat zabaldu behar zenukeela (eta horixe egiteko elementuak badituzula ere bai) Zuk idatzitako horretan ez duzu zalantzan jartzen "ikasle txarra" etiketa daukana ikasle txarra den ala ez. Hortxe dago kakoa, segurtasun hori ez da segurua. Gero argi uzten dituzu horixe pentsatzeko elementuak: Gure ustez "txarrak" direnez, ez dizkiegu mezu positiborik bidaltzen.

    Bestalde gero ez zaude ados zure buruarekin; Beraz, subjetibotasun guztia ezabatu beharra dago, eta ikasle guztiak berdin tratatu. Guztienganako jarrera positiboa eduki beharra dago, diozu-eta. Edo subjetibotasuna ezabatu (horretarako subjektuak kendu behar genituzke eta objektuak ipini -teacher-robots asmatuta daude) edo mezu positiboak eta jarrera positiboak (horretarako subjektiboki aztertu behar da-eta).
    Gaiari buelta gehiago eman behar zenioke.

    ErantzunEzabatu