Gaur egun, askok esaten dute hezkuntzak porrot egin duela, ez dituela umeak ondo hezi eta beste eredu bat behar dela. Agian ez da perfektua izango, baina bere helburuetariko batzuk bete ditu. Heztea ez da bakarrik teoria irakastea, baloreak transmititzea ere hezkuntzaren helburuetariko bat da. Hori da askok ikusten ez dutena. Jendeak ez du ulertzen zer den heziketa eta ondorioz eskoletan ematen den heziketa txarra dela diote. Bideoan ikus daitekeenez, balore horiek transmitituak izaten ari dira. Umeek eskuzabalak izatea zer den ikasi dute, eta bere eguneroko bizitzetan aplikatzen dute.
Egindako proba nahiko erreza da. Bi plater jartzen dira, estalita betiere. Bi umeek tapa kentzean, bietako batek ez duela ezer ikusten dute, eta besteak otarteko bat duela. Eta zer egiten dute ume guztiek? Ezer ez duenari otarteko erdia eman. Hona hemen hezkuntzaren garaipenetako bat.
Polita da bideoa eta polita sorrarazten duen sentimendua.
ErantzunEzabatuHala ere, hemen hortik haraindi joan behar zenuke, zure ibilbidea zein izango den pentsatzera (gauza polit horiek bideratzeko, seguruenera beste hamaika bideo egin litezke alderantzizko egoerarekin)