Irakasle funtzioa ikasgaia nuela irakurri nuenean, ez nuen
idearik ere ez zer ikasiko nuenari buruz. Ez nekien nola emango ziren klaseak
edo lan asko egin beharko ziren ez ezer.
Orain, ikasgai honekin bukatzean zerbait argi ikusten dut: Irakasle izaten
irakatsi digu. Ikasle mentalitatea ezabatu behar izan dut eta irakasle
mentalitatea barneratu. Jada ikasle garelako, baina baita irakasle ere.
Lanei buruz hitz egiten, esan beharra ikasgaiarekin hastean pentsatu nuela ez
zirela lan gehiegi egin behar, baina denborak aurrera egin ahala ikusi dut ez
dela horrela izan: Hala ere, hori ona izan da egunero lan egiteko ohitura har
nezan.
Egin genuen lehenbiziko lana blog-a sortzea izan zen. Ordura
arte ez nuen inoiz blog bat izan eta beraz hasiera zaila izan zen niretzako
gutxienez. Hala ere, praktikarekin hobeto maneiatzen dut, nahiz eta orandik
zailtasunen bat izan. Blog-ak ez zuelako ezertarako balio pentsatu nuen baina
sarrerak egin ahala ikusi nuen informazioa bilatzearekin batera eta sarrerak
egitearekin batera gauzak ikasten nituela hezkuntzari buruz.
Hezkuntzari buruzko legeak ikusi genituenean lan gogorra
zela iruditu zitzaidan, ehunka artikulu baitzeuden irakurtzeko, baina lana egin
ondoren, erabilgarria iruditu zitzaidan gaur egungo hezkuntza ulertzeko eta
historian zehar egon diren aldaketak ulertzeko, eta baita LOMCE-ri buruz
ikasteko ere bai.
Pigmalion efektua aztertzea izan zen hurrengo lana. Lan
interesgarria iruditu zitzaidan. Bertan ikusi eta ikasi nuen etiketak ezabatu
egin behar direla eta gure gorputzak ere seinaleak bidal ditzakeela gure
ikasleei, bai positiboak eta baita negatiboak ere.
Irakasleari elkarrizketa egiteko ordua heldu zenean ez nuen
ulertzen zertarako izango zen erabilgarria elkarrizketa hori. Tontakeria zela
pentsatu nuen, eta ez zitzaidan ideia hori asko gustatzen. Erabat okertuta
nengoen. Ikasgai osoan egin dudan lanik erabilgarriena izan da. Elkarrizketa
honen bitartez ikasi nuen zer zen irakasle izatea. Gainera, irakasle izaten
eskolan ikasten dela ikusi nuen, ez magisteritza eskolan. Esperientziak egiten
ditu irakasleak irakasle onak, ez unibertsitatean izandako notak edo bertan
ikasitakoak. Hainbat gauza erabilgarri ikasten dira, baina betan irakasle
izaten eskola batean ikasten da. Hori, irakasle ona denak bakarrik esan dezake.
Etengabeko formakuntzari buruzko lana egingo genuela
erabaki genuenean, egia esan, zerbait
gehiago espero nuen. Ez nuen ez nekien ezer ikasi , eta ondorioz ez zitzaidan
emankorra iruditu. Besteen gaiak interesgarriagoak irudi zitzaizkidan eta lan
horietatik bai ikasi nuen, baina etengabeko formakuntzari buruz ez. Beraz,
beste gai bat aukeratu behar genuela uste dut, interesgarriagoa izan zedin.
Azkenengo lana, tutoretzari buruzko lana izan da. Lan hau
interesgarria iruditu zait, benetan erabilgarria dela ikusi dudalako, irakasle
garenean erabilgarria izango delako. Tutoretza bat egiten ikasi nuen eta asko
ikasi dudala iruditu zait. Jose erabili genuen tutoretza kasua aztertzeko eta
rol-playing baten bidez egin genuen.
Beraz, esan behar dut irakaslearekin izandako elkarrizketa eta lan hau
izan direla lan emankorrenak.
Beraz, kontzeptu mapan eta testuan ikus daitekeenez, gauza
asko ikasi ditut irakasgai honetan, irakasgai hau ezberdina izan delako.
Besteak teoria hutsa dira, baina irakasgai hau da, irakasleen errealitatera
gehien hurbiltzen gaituena, eta horregatik izan da erabilgarria.














